Prozesuen kudeaketa
Erabiltzaile esperientzia (UX design)
Garapena: front eta back-end
Askorak menuen egutegia inprimatzen du hiru hilerik behin, egun bakoitzerako menuarekin, ikastetxe bakoitzerako.Askora izeneko enpresak menuen informazioa online eskaini nahi du, paperaren erabilera ahal beste murrizteko.
Menuen kudeaketarako plataformaren bidez, kalitate sailak jakiei buruzko datu-base bat dauka eskura, plater bakoitzaren osagaiak eta alergenoak zehaztuta, zentro eta menu mota bakoitzeko hileroko menuak sortzeko (alergia eta intolerantzien arabera).Sukaldeko langileek menuak, fitxa teknikoak eta errezetak kontsultatzeko aukera dute, barne erabilerarako.
Erabiltzaile eta senideek eremu pribatura sartzeko aukera dute. Bertan, hilez hileko menuak kontsultatu eta PDF formatuan deskargatu daitezke, paperik kontsumitu beharrik gabe.Gainera, afarietarako iradokizunak ere jaso dira.
Zentroek egutegia zehaztu dezakete, Askorakbakoitzaren jaiegunen berri izateko.Bestalde, eremu pribatua erabiltzen duten pertsonek beren lehentasunak definitu ditzakete, sistemak menu zehatz batzuk erakusteko zuzenean.
Plataforma hau mugikor, tablet eta ordenagailu bidez erabil daiteke.