Webapp Android: Zaindu

Bezeroa

Webapp Android: Zaindu

  • Mugikor diseinua
  • Informazio arkitektura
  • Erabiltzailearen esperientzia (UX design)
  • Interface diseinua (UI design)
  • Garapena: front eta back-end

Hasierako egoera

Eguia Careaga Fundazioa arduratu zen edukiak koordinatzeaz eta definitzeaz (content curator). Hala, fundazioak emandako edukien egituratik abiatuta, web mugikor baten diseinua egin genuen, APP formatuan. Zaindu kanpaina publiko gaztearentzat dago pentsatua, kanpainako materialak herriko jaietan banatzen dira, eta webguneak karteletan eta triptikoetan jasotako informazioa osatzen du. Webgune mugikorra Google Playn enkapsulatu eta argitaratu zen, ikusgarritasun handiagoa emateko. Webguneak CMS batean du euskarria, edukia eta testa aise eguneratu ahal izateko.

Irtenbidea

Zaindu Programaren esparruan garatu da app hau, eta profil desberdinetako pertsonei dago zuzendua: nerabeak, gazteak, gurasoak, emakume haurdunak, eta baita hezkuntzako, ostalaritzako eta instituzioetako eragileak ere. Gaurtik aurrera Google Play-n deskargatu daiteken Aplikazioak ebidentziak eskaintzen ditu alkohol-kontsumoaren ondorioei buruz, adingabe batek edo haurdun dagoen emakume batek edatea zergatik den txarra azaltzen duten arrazoiak ematen ditu, eta baztertu egiten ditu alkoholdun edarien kontsumoari buruzko mito faltsuak. Gainera, informazio interesgarria eskaintzen die gazteei, besteren artean, garraio publikoen ordutegia edo laguntza behar izanez gero jo beharreko baliabideak.