Vistingo.com: turismo hurbila, neurrira egina eta berritzailea

Bezeroa

Vistingo.com: turismo hurbila, neurrira egina eta berritzailea

Hasierako egoera

Hotel batera heldutakoan, zenbatetan eskatu dugu hurbileko jatetxe edo tabernaren bat gomendatzeko? Vistingo.com webgunearekin, hoteletik gertu izango diren jarduera kultural eta turistikoen agenda eguneratua eskaini ahal diete hotelek bezeroei.

 

Hoteleko langileek, sarritan, ez dituzte hotelaren inguruan dauden zerbitzu eta toki interesgarriak ezagutzen eta, Interneteko bilaketa hain handia denez, zaila izaten den hurbil dagoen "xarmadun jatetxe” bat topatzea. Hiriak bisitatzen dituzten pertsonen artean aniztasun handia dago; lan-arrazoiek eraginda bidaiatzen den profesionala izan daiteke, edo aisia-arrazoiengatik bidaiatzen diren pertsona edo taldeak. Egonaldi mota ezberdinen eraginez, beharrizan ezberdinak izaten ditu bidaiari bakoitzak.

Vistingo.com webgunea bezeroen neurrira egindako jarduera turistikoen eskaintza egiteko jaio da, hotel bakoitzari egokitutako ekitaldi-agenda esklusiboa eta eduki espezifikoak eskaintzeko.

 

Irtenbidea

Hotel bakoitzak eskaintzen dituen ekitaldi eta produktuak etengabe eguneratzeaz arduratzen da Vistingo.com webguneko erredaktore taldea. Horretarako, eduki turistikoa sortzea ahalbidetzen duen plataforma bat dute, hotelek inguruan gertatzen denaren berri eman ahal izan diezaieten euren bezeroei eta, era berean, harrera-guneko langileak inguruko gertakarien jakinaren gainean egon daitezen.

 

Tresna honi esker, ekitaldien agenda pertsonalizatua sortu ahal zaio hotel bakoitzari, baita gaika sailkatutako leku interesgarrien gida ere: haurrak, kultura, martxa…, ikuskizun eta erreportajeen aldizkariak, turistaren beharrizanetara egokitutako jardueren salmenta eta leku interesgarrien mapa (jatetxeak, farmaziak, tabernak…). Guzti-guztiak hotelaren inguruan geo-kokatuta.

 

Nolakoa da hotel baten webgunea:

 

Hotelak URL propioa dauka ingelesez eta gaztelaniaz, bere irudi korporatiboari egokitutako diseinua eta hotelaren logoa barne. Horrela, hoteleko bezeroek webgune egokitura sartzeko aukera izango dute euren smartphone edo tablet-en bitartez, eta euren bisita turistikoa antolatzeko adina informazio izango dute.

 

Webgunean, honako atalak bereiz daitezke:

 

Azala: hotel bakoitzari egokitutako slide pertsonalizatua, eskaintza guztiak erakusteko: gastronomia, zerbitzuak, jarduera kultural adierazgarrienak, ekitaldiak eta hoteleko aldizkariak.

 

Madrileko gida: interes-arlo ezberdinetan sailkatutako gida turistikoa: Madril gauez, Madril haurrekin, SPAk, jatetxeak, museoak... Leku bakoitzak informazio zabala dauka alderdi ezberdinen inguruan: eskaintza, kokapena, ordutegiak, harremanetarako datuak, etab.

 

Jarduerak: Pintxo-ibilbidea, zezenketetarako edo futbolerako sarrerak, oinez gidarekin egiteko ibilbideak, upategietara bisitak, tapa ikastaroak, ikuskizunak… Hotel bakoitzak erabakitzen du zer nolako jarduerak jarri nahi dituen bezeroaren eskura. Eta erabiltzaileak webgunean bertan egin dezake erosketa.

 

Agenda: etengabe eguneratzen diren ekitaldiak jasotzen ditu eta bezeroak gaika filtratu dezake informazioa: musika, antzerkia, haurrentzako ikuskizunak, etab.

 

Hoteletik hurbil: hotel inguruan gertatzen den guztia jasotzen duen mapa. Tresna hau oso erabilgarria da hoteleko langileek bezeroei azkar eta eraginkortasunez lagundu ahal izateko, hoteletik hurbil dauden intereseko leku guztien gaineko informazioa jasotzen baitu. Intuizioz erraz maneiatzeko moduan, leku bakoitzaren informazio osoa eskura daiteke (jatetxea, taberna, denda, museoa, antzokia) eta bertara nola heldu markatzen dizu.

 

Zer dago: eduki esklusiboak jasotzen dituen astekaria; hirian egongo denaz gain, hotelean bertan gertatzen direnak ere jasotzen ditu. Tablet eta sakelako telefonoentzako formatu aparta dauka aldizkariak, bisitariak hautatutako edukia kalitate osoz izan dezan.

Vistingo.com webgunea Madrilgo agenda kulturala da, etengabe eguneratzen da eta edukiak sortu, argitaratu eta geografikoki kokatzen ditu hotelentzako orrialde pertsonalizatuetan. Hotel bakoitzak bere webgunea dauka, hotelera heldu baino lehen edo bertan daudenean bezeroei leku, ekimen eta eduki kultural interesgarriak eskaintzeko, tokian tokiko bezeroei egokituta, eta egonaldi motaren zein hoteletiko hurbiltasunaren arabera antolatuta.

Hotel bakoitzeko webgunea antolatzeko, edukien kudeatzailea garatu da, sortzen diren webguneei diseinu pertsonalizatua emateko, argitaratzen diren edukiak kudeatzeko, produktu turistikoen salmenta bideratzeko, eta erabiltzaile, eskari zein fakturazioaren kudeaketa ahalbidetzeko.

●     Edukien (albiste, ekimen, artikuluen) kudeatzailea, hotel guztietan edo horietako bakoitzean edukia etengabe eguneratu ahal izateko.

●     Hotel bakoitzeko webgune pertsonalizatuak sortzeko kudeatzailea: url propioa eta diseinu korporatiboa.

●     Produktu eta jarduera turistikoen kudeatzailea:

○     Urteko egutegiak, aldizkakoak, espezifikoak.

○     Askotariko hornitzaileak.

○     Hotel eta hornitzaileentzako komisioen kudeaketa.

○     Deskontuen kudeaketa.

○     Eskarien kudeaketa.

○     Balorazio eta iruzkinen kudeaketa.

●     Eskarien kudeaketa: stock kontrola, eskarien jarraipena, Tpv, bezeroak hotel bakoitzeko.

●     Webgune korporatiboa sortzea: www.vistingo.com

IKUSI AZTERKETA KASUAK