Urola Kostan Silver Ekonomia sustatzeko plataforma

Bezeroa

Urola Kostan Silver Ekonomia sustatzeko plataforma

Urola Kostan, beste eremu askotan bezala, aldaketa demografikoak erronka bat dira ekonomia eta gizartearen etorkizunera begira; izan ere, biztanleriaren zahartzea eta lan egiteko adinean dauden pertsona kopuruaren murriztea dakarte. Urola Kostako mankomunitateak analisi bat egin du erronka hori aukera bihurtzeko. 

Ikerketaren lehenengo zatia eskualdean egon daitezkeen mehatxu eta aukeren azterketan oinarritu zen. Ondoren, lurraldearen ezaugarrietara egokitzeko formulak identifikatu ziren. Emaitza gisa, estrategiak garatu dira hiru arlo nagusitan: Jaiotze-tasa, lan egiteko adinean dauden biztanle kopuruaren murrizketa eta silver ekonomia –pertsona nagusientzako produktu eta zerbitzuetan zentratuta-.  Silver Economy delakoaren arloan, negozio-aukera berriak identifikatu ziren pertsona nagusien osasun eta ongizatea, turismoa eta aisialdiari begira. Silver-urolakosta.eus  proiektuaren helburua silver economy delakoaren inguruko negozioak sustatzea da.

Hasierako egoera

Urola Kostak burututako azterketaren ondorioz, aukera moduan baloratu zen Silver Economy delakoaren inguruan produktu eta zerbitzuak garatu nahi dituzten enpresei aholkularitza emateko zerbitzu bat martxan jartzea. Urola Kostako mankomunitatea eremu ezin hobea izan daiteke negozioak martxan jartzeko, ezaugarri geografiko, demografiko eta azpiegiturazkoak kontuan izanik. Enpresa eta ekintzaileentzako zerbitzuen sustapen eta zabalkunderako, beharrezkoa zen webgune bat martxan jartzea, informazioa eman eta harremanak sortzen hasteko.

Irtenbidea

Testuinguru horretan, Loturak UROLA KOSTAKO Mankomunitaterako garatutako proiektuaren helburua zera izan da: enpresa-eskaintza, baldintza ekonomiko eta demografikoak eta Urola Kostako zerbitzuak ikusaraztea eta balioa ematea, negozio aukera bihur daitezen. Horrela, enpresa eta ekintzaileentzako topagune bat eskaini nahi dugu, enpresa ekimenak definitu eta abian jarri ahal izateko. Webgunearen bidez networking eta ekitaldien, diru-laguntzen eta aholkularitza zerbitzuen inguruko informazioa emango da. Horren guztiaren bidez, enpleguaren sorkuntza sustatu, pertsonen enplegagarritasuna hobetu eta enpresa ekimen berriak identifikatzeko aukera egongo da, denon artean eskualdearen iraunkortasuna hobetzen lagunduz.

Silver-urolakosta.eus webguneak edukien kudeatzaile (CMS) bat dauka, eguneratuta mantendu ahal izateko. Silver Economy delakoaren inguruan produktu eta zerbitzuak garatzeko interesa duten enpresek honako ildo estrategikoak aurkituko dituzte webgunean:

  • Urola Kostako enpresen zerrenda.
  • Silver ekonomiaren arloko negozioak garatzeko diru-laguntzen inguruko albiste eta iragarkiak.
  • Networking ekitaldiak.
  • “Silver ekonomia" delakoa sustatzeko proposamenak.
  • Bestelako proposamen batzuk.