Bezeroa
Ulmaemdded.com, neurrirako web garapen korporatiboa
- Informazio arkitektura (edukinen berriskutea)
- Erabiltzaileen esperientzia (UX design)
- Interface diseinua (UI design)
- Garapena: front eta back-end
- Web analitika eta optimizazioa
Hasierako egoera
Txertatutako sistemak (Embedded system) neurrira egindako produktuen garapen-sektorean biltzen dira: hardware, software eta komunikazioen bidez, kontrola eta konektibitatea ematen zaie objektuei. Ulma Embedded ekimenaren bidez, bi helburu nagusi lortu nahi ziren: batetik, bezeroak bere interesekoak diren edukiak erraz eskuratzea, eta, bestetik, bezero potentzialek zer sektoretan zerbitzu ematen duten erakustea.
Irtenbidea
Informazioaren arkitekturaren berrikuspenean, hauteman zen webgunea produktura bideratzen zela eta ingeniaritzan espezializatutako zerbitzuak ez zirela ikusgarriak. Loturak marketin-taldearekin jardun zuen lanean gunearen arkitektura berria prestatzen, sektoreei eta kasu praktikoei ikusgarritasuna emateko. Horretarako, webgunearen edukiak egokitu behar izan ziren, erabiltzaile tekniko batera egokitzeko.