Txapelketa kudeatzailea

Bezeroa

Txapelketa kudeatzailea

Erabiltzaile esperientzia (UX design)

Garapena: front eta back-end

Transformazio digitala

Txapelketa kudeatzailea ren ordenagoiluko irudia Txapelketa kudeatzailea ren mobil bertsioko irudia

Hasierako egoera

Euskadiko Arraun Federazioak 40 kluben kirol txapelketak antolatzen ditu, bost ligatan (Traineruak, trainerillak, batelak eta banku mugikorra), etahiru kategoriatan banatuta (Eskola mailakoa, federatua eta traineruen femeninoa).Orain arte, funtzionamendua aurrez aurrekoa izan da erabat. Txapelketa baino bi ordu lehenago klub bakoitzak ontzi bakoitzeko arraunlarien inskripzioak entregatu behar zituen, eta epaileek fitxa guztiak konprobatu behar zituzten, iruzurrik ez zegoela ziurtatzeko.Prozesu horretarako, datu guztiak excel taula batean sartu behar ziren, inskripzioak kudeatu eta ondoren lehiaketa bakoitzeko irteera ordena antolatzeko:Txandak eta kaleak.

Irtenbidea

Txapelketa kudeatzailearen bidez, klub bakoitza sistemara sar daiteke estropada bakoitzaren aurretik eta inskribatu nahi dituen ontzien deskribapena eman, bakoitzean joango diren arraunlari eta ordezkoekin. Horrela izanik, txapelketaren egunean epaileek aplikaziorako sarbidea izango dute, eta estropada antolatzeko inskripzio guztiak izango dituzte. Prozesuaren digitalizazioari esker, antolatzaileak ez dira datuak sartzen ibili behar, eta estropada antolatzeko denbora aurrezten dute.