Korporatiboa
Eusko Ikaskuntzak euskal gizartearen inguruko proiektuak garatzen ditu, Euskal Herriaren etorkizuneko eragile aktibo izan eta gogoeta egin nahi duten pertsonentzako gune irekia da. Urtero, arduradun bat duten, lan-bilerekin eta ekitaldieekin, partaidetza-dinamikaren barruan, 12 proiektu dituzte. Duela urtebete, Eusko Ikaskuntzako arduradunak, bazkideentzako eta proiektuak gauzatzen parte hartzen duten pertsonentzako, partaidetza-arlo bat diseinatzen hasi ziren.
Parte hartzeko gunea, Eusko Ikaskuntzaren "eremu pribatuan" dago, eta bertara erakundeko bazkideak zein beste edozein pertsona sar daiteke. Proiektuetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea (Eusko Ikaskuntzako bazkideek badute erabiltzailea) eta parte hartu nahi den proiektua aukeratzea.
Proiektu bakoitzak honako hauek ditu:
Hasierako orria: azken mezua edo galdera, bilera birtualerako sarbidea, ekitaldi nabarmenak.
Eztabaida-foroak: eztabaida bultzatzeko eta planteatutako gai edo arazoen inguruan sor daitezkeen galderei buruzko ikuspuntuak biltzeko lekua. Erantzun ahala, proiektu bakoitzaren arduradunek ekarpenak jasoko dituzte eta taldearekin partekatzeko, webgunean argitaratuko dituzte.
Galdera-gunea: proiektuaren garapenean aberasgarriak izan daitezkeen galderak biltzen ditu. Atal honetan, proiektu horren arduradunak bakarrik jasoko ditu galdera horren erantzunak.
Ekitaldien agenda: programatutako jarduerak jasoko ditu: aurrez aurreko ekitaldiak edo tailerrak, hitzordu birtualak, etab.
Dokumentazioa: proiektuaren dokumentuak eta aktak.
Erregistratutako erabiltzaileek dokumentazio-zentroko liburuak, dokumentuak eta aldizkariak deskarga ditzakete.
Eusko Ikaskuntzako bazkideek bazkideentzako dokumentazio guztia digitalizatuta dute: aktak, memoriak, etab.