Kontaktatu   ·  Kontaktatu  ·   Kontaktatu

Edukinera zuzenean joan

Komunikazio aholkularitza eta online estrategiari lotutako web gunea

Korporatiboa

Bezeroa

Erke, ibilgailu industrial eta komertzialen ekipamenduak
TAG_Talt_eu_VALUE

Erronka

Erke enpresa flota handietarako ibilgailu industrialen ekipamenduaz arduratzen da. Bere ekosistema digitala honakoek osatzen dute: autonomoentzako lanerako furgonetetarako osagarriak, furgonetetarako arrapala eta babesetan espezializatutako webgunea eta Erkeren webgune korporatiboa. Orrietako bakoitzak eduki estrategia independenteazeukan.

Web korporatiboa ez zetorren bat enpresak azken urteetan hartutako bidearekin; izan ere, Portugal eta Txilen ere lanean hasi da.

Soluzioa

Aholkularitzaren bidez, Erke lanerako ibilgailuen ekipamenduetan espezializatutako enpresaren presentzia digitala, kanalak, publikoa eta bere negozio bakoitzean daukan ekintza plana definitu dira.

Espainia, Portugal eta Txilen lan egiteko markaren posizionamendua behar zuen eta horretarako web korporatibo berria garatu dugu. Web gunea herrialde bakoitzeko SEO posizionamenduaren bidez diseinatu da.

Edukien kudeatzailearen bidez, edukia herrialdearen arabera kudeatu daiteke, hizkuntza bera izan arren.Webgunearen helburua erabiltzaileei esperientzia ahalik eta onena eskaintzea da.Diseinua erabilerraza da eta klik gutxi batzuen bidez erabiltzaileak bere ibilgailu profesionaletarako barne ekipamendua egokiena aurki dezake.Gainera, Erke flota handiak ekipatzeko lanerako espezializatua dago, horregatik diseinatu du atal espezifiko bat sektore horretara begira.

Erkek ekipamendu integraletarako konponbideak eskaintzen ditu: diseinua, instalazioa, entrega, eta abar.Lanerako filosofia hau webgunean islatu da. Erabiltzaileek prozesu osoaren informazioa aurki dezakete.

Gainera, beren instalazio propioak egin nahi dituztenek ere aukera daukate, furgoneten barne ekipamendura konfiguratzeko tresnaren bidez.

Gainera, Loturak opensource plataforma garatu du. Horri esker, kostu ekonomikoak asko murrizten dira, lizentziak ordaintzeko berezko gastu periodikoa alde batera utzita. 

Aurkitu soluzio gehiago

Arditurri bide berdea

Korporatiboa

Soluzioa ikusi

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Cookie motak ezartzea, erabiltzen dituenaren helburu eta identifikazioaren arabera. Zentzu horretan, bi edo hiru aukera emango ditugu, aurretik markatu gabeak, cookieen instalazioan onartzea, ez onartzea edo ukatzea, edota gehiago irakurtzeko konfigurazioa. Kasu horretan, bigarren geruza edo cookieen politikara pasako ginateke. Lehenengo geruzan azalpen labur bat jar daiteke, esaterako, hirugarrenen cookieak, Google Anlytics:

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.