Eventosjurídicos 2011. urtean sortu zen, Espainian zuzenbidearen eta harekin zerikusia duten gaien arloanegiten ziren ekitaldi guztiak biltzeko espazio moduan. Ekitaldien egutegia eskaintzen zen webgunean, geolokalizatuta,ekitaldi-bilatzaile batekin, iragandako ekitaldien bildumarekin eta blog batekin batera. Espainiako ekitaldiak ez ezik, Latinoamerikako hainbat herrialdetakoak ere hasi ziren azaltzen Eventosjuridicos.es webgunean.
Plataformaren arrakasta ikusita eta erabiltzaileek hala eskatuta, sustatzaileek analisi bat egin eta webgune berri bat diseinatu zuten, egiten ziren ekitaldi guztiak bildu ez ezik, balio erantsiko zerbitzuak eskaini ere egingo zituena. Era berean, webgune horrek ekitaldiak argitaratzeko, iradokitzeko eta alerten harpidetza egiteko aukera ere ematen zien erabiltzaileei. Ekitaldien antolatzaileek erabat kudeatu ahal izango zituzten beren ekitaldiak, bai izen-ematea bera, bai dokumentuen kudeaketa (bideoa, testua, audioa…), bai interneten hedatzea.Horrez gain, ekitaldi juridikoak nabarmentzeko nahiz horiek antolatzeko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen duen publizitate-gunea ere izango da.
Lehen fasean, erabiltzaileak erregistroa eginda abiarazten da proiektua. Horretarako Facebook, Twitter nahiz G+-ekokontua erabil daiteke, edota webguneko bereko erregistroa ere bai. Alerta pertsonalizatuak jaso, iradokizunak bidali zein ekitaldiak argitaratzeko aukera ematen du Eventosjuridicos.com atariak. Horrez gain, ekitaldi sonatuenen inguruko informazioa eta haien laburpena eskaintzen duen bloga ere badute Eventosjuridicos.com-en kudeatzaileek.
Iragandako ekitaldiak artxibatu egiten dira biltegian; sortzen den informazio guztia bildueta argitaratu daiteke hor: bideoak, argazkiak, aurkezpenak…
Diseinu berria egin da bertsio berri honetarako, irisgarritasunaren inguruko jarraibideak eta diseinu harbera aintzat hartuta; hori dela-eta, bereizmen eta gailu mugikor guztietara (iPad, iPhone, smartphone…) egokitzen da interfazea.
Beste herrialdeetatik argitaratzen ziren ekitaldiei irtenbidea emateko sortu da eta jarri da online Eventosjuridicos.com; ekitaldien mapamundia ageri da bertan, eta erabiltzaileak berak aukeratuko du nahi duen herrialdea.Gaur egun Espainian, Mexikon, Bolivian, Kolonbian, AEBn, Perun, Uruguain eta Venezuelan dago Eventosjuridicos.
Estaldura handia dauka Eventosjuridicos.com -ek sare sozialetan: Twitterren, Facebooken eta Linkedinen dago. Sektoreko erreferente bilakatu da.
Ekitaldien antolatzaileek erabat kudeatu ahal izango dituzte aurki ekitaldiak, bai izen-ematea bera, bai dokumentuen kudeaketa (bideoa, testua, audioa…), baiInterneten hedatzea. Eta ekitaldietara bertaratzen direnentzat ere agenda pertsonalizatu bat izango da dokumentuak, presente izan den ekitaldiak, gogokoak, eta abar gordetzeko.
Izan ere, zuzenbidearen arloko profesional orok jarraitu behar lioke ekitaldi-agenda horri bere arloan egiten diren ekitaldien azken orduarekin eguneratuta egoteko.
Bi fasetan gauzatzen da proiektua:
Erabiltzaileak–bertaratzen direnak:ekitaldietarako izena ematea, ekitaldi-agenda pribatua sortzen den dokumentazioa lortzeko, networking-tresnak, gogoko ekitaldiak.
Erabiltzaileak – antolatzaileak: ekitaldiaren erabateko kudeaketa, izena emandakoen kudeaketa, ordainketa birtuala, ekitaldian sortzen diren edukiak argitaratzea, sareetan hedaraztea, check-in, streaming… .