Ecommerce B2B - B2C
Kaixomaitia.com 2007.urtean jaiotako euskaldunon euskarazko harremanetarako lehen ataria da, Iñigo Arandiak sortua eta, egun, bakarra izaten jarraitzen du. Denboran zehar, akats eta abilezien ondorioz ikasiak, zerbitzuak moldatuz joan gara: 2009.urtean aldaketa nabari bat jasan zuen Kaixomaitia.com-ek eta gaur, inflexio puntua iritsi zaio, euskaldunon harremanetarako gunearen ibilbidea markatuko duena.
Zerbitzu eta funtzionalitate berriei dagokienez, hauek dira azpimagarrienak: bilaketa aurreratuak, bat-bateko mezularitza sistema, ordainketa egiteko baliabide ezberdinak (mikrordainketak eta txartel bidezkoa), soslaiaren pribatutasuna egokitzeko aukera (profilaren ikusgarritasuna, borondatez erakutsi ahal izango den argazki pribatua...) eta Zirri-Mirri (bateragarritasuna bilatzen duen argazki karrusel jolasa).
Webgunetik eta pantailatik kanpoko zerbitzu berriak martxan jarriko ditu, Kaixomaitia Ekintzak izenpean. Horietan, harremanetarako webgunean harpidetza ez duten pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, teknologien lagun ez direnei ere harremanetarako eta ondo pasatzeko aukera zabaltzeko asmoz, guztiok Kaixomaitian gure lekua aurkitu dezagun.