Korporatiboa
Erke enpresa flota handietarako ibilgailu industrialen ekipamenduaz arduratzen da. Bere ekosistema digitala honakoek osatzen dute: autonomoentzako lanerako furgonetetarako osagarriak, furgonetetarako arrapala eta babesetan espezializatutako webgunea eta Erkeren webgune korporatiboa. Orrietako bakoitzak eduki estrategia independenteazeukan.
Web korporatiboa ez zetorren bat enpresak azken urteetan hartutako bidearekin; izan ere, Portugal eta Txilen ere lanean hasi da.
Aholkularitzaren bidez, Erke lanerako ibilgailuen ekipamenduetan espezializatutako enpresaren presentzia digitala, kanalak, publikoa eta bere negozio bakoitzean daukan ekintza plana definitu dira.
Espainia, Portugal eta Txilen lan egiteko markaren posizionamendua behar zuen eta horretarako web korporatibo berria garatu dugu. Web gunea herrialde bakoitzeko SEO posizionamenduaren bidez diseinatu da.
Edukien kudeatzailearen bidez, edukia herrialdearen arabera kudeatu daiteke, hizkuntza bera izan arren.Webgunearen helburua erabiltzaileei esperientzia ahalik eta onena eskaintzea da.Diseinua erabilerraza da eta klik gutxi batzuen bidez erabiltzaileak bere ibilgailu profesionaletarako barne ekipamendua egokiena aurki dezake.Gainera, Erke flota handiak ekipatzeko lanerako espezializatua dago, horregatik diseinatu du atal espezifiko bat sektore horretara begira.
Erkek ekipamendu integraletarako konponbideak eskaintzen ditu: diseinua, instalazioa, entrega, eta abar.Lanerako filosofia hau webgunean islatu da. Erabiltzaileek prozesu osoaren informazioa aurki dezakete.
Gainera, beren instalazio propioak egin nahi dituztenek ere aukera daukate, furgoneten barne ekipamendura konfiguratzeko tresnaren bidez.
Gainera, Loturak opensource plataforma garatu du. Horri esker, kostu ekonomikoak asko murrizten dira, lizentziak ordaintzeko berezko gastu periodikoa alde batera utzita.