Gizarte-zerbitzuak Lurralde Historiko honetan egiten ari diren lanari buruzko informazio-tresna osagarri gisa sortu da, hain zuzen ere, Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia. Web honen bidez, Arabako Foru Aldundiak Gizarte Ongizatearen alorrean diharduten teknikarien eta, oro har, herritar guztien esku utzi nahi ditu datu estatistiko batzuk, honako helburu hauekin:
Behatokiaren edukiak hiru sailetan antolatzen dira:
Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokiaren modulu zentrala da. Bertan, erabiltzaileek era askotako datuak kontsulatu ditzakete, Lurralde Historikoaren ezaugarri sozio-demografiakoari buruzkoak, bertan dauden gizarte behar desberdinen bilakaerari buruzkoak, eta behar horiei erantzuteko abian jarritako Gizarte-zerbitzuen Sareari buruzkoak. Gainera, datu horiek taula edo mapa moduan ikusteko aukera dago.
Sail honetan, erabiltzaileek Arabako eta EAEko gizarte-beharrei eta gizarte-zerbitzuei buruzko dokumentu estatistiko interesgarriak kontsultatu ditzakete.
Urtean zehar Behatokiaren web orrian argitaratutako datuak sakon aztertzen dira Buletin Estatistiko batzuetan. Interesatuek web orriaren sail honetatik deskargatu ditzakete dokumentuok.
GMAO mantenua