Bezeroentzako prestakuntza-plataforma: showroom birtuala eta produktu-erakustaldiak

Bezeroa

Bezeroentzako prestakuntza-plataforma: showroom birtuala eta produktu-erakustaldiak

Erabiltzaile experientzia (client experience)

Interface diseinua (UI design)

Garapena: front y back-end

Integrazioa: CRM, Vimeo

Webchat

Hasierako egoera

JMA Europako giltza-ekoizlerik handiena da, OEM merkatuko liderra, automobilgintza eta bizitegi sektoreko sarrailagile nagusiekin lankidetza estuan. Bere sare komertzialak prestakuntza gune bat behar zuen, bezeroek produktuen tutorialak, zuzeneko webinar-ak eta aurkezpen komertzialak izan zitzaten. COVID ondorengo egoera berriaren aurrean, saltzaileek premiaz behar zuten bezero bakoitzaren neurrirako prestakuntza emateko eta merkataritza-lana egiteko egokitutako gune bat.

Irtenbidea

JMAren Etraining showroom birtuala JMAren azken produktuak ezagutzeko eta online erakustaldietako saio praktikoetara joateko leku ezin hobea izateko sortu da. Bezeroek eskuratu dituzten produktuen bideo tutorialak eta streaming bidezko webinar-ak eskura ditzakete. Marketin eta salmenta taldeak webinareen deialdiak egiten ditu zuzenean bere CRMtik, bezeroek online ekitaldian izena ematen dute eta zuzenean joaten dira. Streaming bidezko ekitaldiek txat pribatu eta publiko bat dute bertaratzen direnei aholkuak emateko.

Plataforma streamingari euskarria ematen dion Vimeorekin konektatu da eta neurrira egindako txat bat garatu da. Bideotutorialen parte izateko, webinarrak grabatu eta editatu egiten dira. Marketinak eta salmentek, bezeroei arreta pertsonalizatua eskaintzen dieteEdukian sartzeko, erregistratuta egon behar da. Erregistroak abantaila erantsiak dakartza, gustukuen dituen produktuak aukeratzen dituenez, adibidez, etraining.jma.es azala pertsonalizatzeko aukera. Honela, interesatzen zaien produktuen informazio berria sartzerakoan, automatikoki bere azalaren eguneraketak jasoko dituzte.

Etraining hiru arlo nagusitan banatuta dago:

  • Kategorien arabera sailkatuta, azken produktu-ereduen funtzionamenduaren webinar streaming publikoak ikusi ditzakete.
  • Bezeroak webinarrak zuzenean edo geroago ikusteko gonbidapena jasotzen du.
  • Bideo tutorialak, bezeroaren formakuntzarako produktuka sailkatuak.