Ongi Etorri eskolara Elkarlan Plataforma

Bezeroa

Ongi Etorri eskolara Elkarlan Plataforma

Erabiltzaile esperientzia (UX design)

Garapena: front eta back-end

Transformazio digitala

Prozesuen optimizazioa

Zerbitzuen optimizazioa

Datuen interpretazioa

Hasierako egoera

Elkarrekin Kooperatiba, udalak eskatuta, ikastetxeetan Ongi Etorri Eskolara proiektua kudeatzen duen enrpesa da. Une honetan, Donostiako 6, Ordiziako 2, Zarauzko 2  eta Andoaingo 3 ikastetxetan ari da lanean. Proiektuak Gipuzkoako hainbat udaletan martxan jartzeko eskaera ugari zituen, baina ez zuten programa kudeatzeko aplikaziorik.

Helburu nagusia web-plataforma bat eraikitzea eta martxan jartzea izan zen, datuak bildu eta aztertzeko, lana kudeatzeko eta "ongi Etorri Eskolara" programan parte hartzen duen komunitateak sortutako materialak trukatzeko.

Helburu espezifikoak:

Proiektuaren dokumentuen kudeaketa, ekintzak, parte-hartzaileak, materialak eta jarduerak erraztea

Gipuzkoako eskoletan datu-banku bat eta aniztasunaren behatoki bat sortzea.

Etorkizunean aplikatzeko metodoak eta kasuak sistematizatzea/lortzea etorkinen kolektiboak hartzeko eta gizarteratzeko beste egoera batzuetan.

Irtenbidea

Web plataformak Ongi Etorri Eskolara proiektuaren kudeaketa integrala ahalbidetzen du:

Dokumentuen eta prozesuen kudeaketa hezkuntza-komunitaterako (irakasleak, elkarte laguntzaileak eta familiak) hezkuntzaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko sentsibilizazioaren/prestakuntzaren esparruan

Dokumentuen eta prozesuen kudeaketa honako eremu hauetan: 

Euskal familia boluntarioen bitartez beste jatorri batzuetako familia berriei laguntzeko, "familia laguna" izeneko proiektua duten familiekin, ikastetxeko eta komunitateko bizitza sozialean, kulturalean sartzeko prozesuan.

  • Ikastetxeetan, harrera- eta sentsibilizazio-protokoloak, ikastetxearen kulturarteko mapa (diagnostikoa), balorazioak eta kulturarteko jarduerak egingo dira, eskola osatzen duten kulturei balioa emateko.
  • Ikasgelan, kulturarteko tresnak eta inklusioa erraztuko duten eta kultura-aniztasunaren abantaila aprobetxatuko duten jarduerak sartuz.
  • Auzoan, erakundeekin eta elkarteekin lankidetzan, kulturarteko jarduerak egiteko, kide izatearen zentzua zabaltzeko eta kulturen arteko ikuspegia beren ekintzetan txertatzeko.

Ikerketa: datuak online galdetegien bidez biltzeko prozesua digitalizatzea eta paperezko datu-bilketa ezabatzea, datuak digitalizatzeko denboran aurreztuaz. Proiektuak berak etorkinen kopuruari, haien familiei, jatorrizko hizkuntzei, migrazio-ibilbideei, euskararen ezagutzari, euskararekiko motibazioari eta abarri buruz sortzen dituen datuen azterketa.