Odismet.es datuak modu interaktiboan erakusten dituen behatoki bat da, eta desgaitasunen bat duten pertsonen lan-egoera zein den jasotzen du.

Bezeroa

Odismet.es datuak modu interaktiboan erakusten dituen behatoki bat da, eta desgaitasunen bat duten pertsonen lan-egoera zein den jasotzen du.

Ilunion Aholkularitza-k ikuskatua eta eskuragarri gisa ziurtatua da.

  • AA irisgarritasuna
  • Web diseinu responsivo-a
  • Erabiltzailearen esperientzia (UX design)
  • Interface diseinua (UI design)
  • Garapena: front eta back-end
  • Tableau integrazioa: Azterketa azkarren eta negozio inteligentziaren software-a
  • Web analitika eta optimizazioa

Hasierako egoera

ONCE Fundazioak urritasunari eta Lan Merkatuari buruzko Espainiako Lehen Behatokia ipini du martxan. Proiektua Eguia Careaga Fundazioak koordinatu du, eta Lotura aholkularitza-etxearen laguntza izan zuen, behatoki eskuragarria garatu ahal izateko.

Irtenbidea

Webgunea profesionalei eta azken erabiltzaileei bideratuta dago, biak ere oso profil desberdinak informazioa aurkezteko garaian. Gure lanaren ardatza zera izan da, atari eskuragarri bat diseinatzea webgune funtzional baten bidez; modu arinean eta erakargarrian nabigatzeko modukoa, alegia. Informazioaren arkitektura erabakigarria izan da proiektua garatzeko garaian; hain zuzen ere, informazio ulergarria eskaini behar baitio estatistikaren inguruko ezagutzarik ez duen herritarrari, eta, aldi berean, erreminta erabilgarria izan behar du profesionalentzat.

Behatokiak hainbat osagai ditu: lan-merkatuaren eta urritasunaren inguruko oinarrizko adierazle interaktiboak biltzen dituen datu-bankua, politika alderatuak biltzen dituen datu-basea, urritasuna duten pertsonak lan-munduan txertatzeari buruzko liburutegi birtuala, informazio-buletina eta neurrira egindako kontsulta-zerbitzua.

Edukien kudeatzailearen bidez, ataritik jasotako grafiko interaktiboak argitaratu daitezke. Grafikoak eta infografiak prestatzeko, eduki eskuragarriak baliatzen dira, datuak hobeto interpretatze aldera. Ataria bisitatzen duten erabiltzaileek herrialdeen, erkidegoen eta pertsonen datuak eta alderaketak topatuko dituzte, guztiak ere urritasuna duten pertsonak ikusgarri egiten dituztenak. Odismet atariaren balio nagusi gisa zera nabarmenduko genuke, datuak ipintzen dituela ikertzaileen, profesionalen, komunikabideen eta interesa duten guztien eskura, interpreta ditzaten. Webgunearen arduradunek aldian-aldian eguneratzen dituzte edukiak, baita daturik garrantzitsuenak atera eta lan-merkatuaren eta urritasunaren inguruko infografiak argitaratu ere.