Neurrirako web aplikazioaren diseinua eta garapena, Mugaritz.com

Bezeroa

Neurrirako web aplikazioaren diseinua eta garapena, Mugaritz.com

  • Erabiltzaile esperientzia (UX design)
  • Interface diseinua (UI design)
  • Garapena: front eta back-end
  • Web analitika eta optimizazioa

Hasierako egoera

Proiektu honek erronka handi bat zuen: munduko jatetxerik onenetako baten web-diseinuari heltzea, Mugaritz unibertsoa sukaldeetatik harago zabaltzeko eta, hala, sarean duen presentzia ahalik eta errentagarrien bilakatzeko. Helburu hori lortzeko bide bakarra Mugaritzentzat neurrira egindako produktu bat sortzea zen; hori dela eta, lehendabiziko urratsa webgunea eraberritzea izan zen.

Irtenbidea

Proiektu honek erronka handi bat zuen: munduko jatetxerik onenetako baten web-diseinuari heltzea, Mugaritz unibertsoa sukaldeetatik harago zabaltzeko eta, hala, sarean duen presentzia ahalik eta errentagarrien bilakatzeko. Helburu hori lortzeko bide bakarra Mugaritzentzat neurrira egindako produktu bat sortzea zen; hori dela eta, lehendabiziko urratsa webgunea eraberritzea izan zen.

Hala, web-esperientzia harrigarri bat lortu nahi izan genuen, interesa pizten eta Mugaritzen esentzia transmititzen duena.

Gure lanaren xedea hauxe izan zen: garapena erabiltzaileen esperientzia hobetzera bideratzea, harreman-puntu digital guztietan. Horretarako, ezinbestekoa izan zen webgunea bisitatzen duten erabiltzaile mota desberdinak identifikatzea. Lehenik eta behin, webgunearen analitika berrikusi genuen, baita marketineko taldearen know-howa ere. Webguneak era askotako bisitariak zituela ikusi genuen: sukaldaritzako kritikariak, chefak, gastronomiaren alorrean ikusmiran ibiltzen direnak, jatetxearen bezeroak, etorkizuneko langileak, kazetariak... Eta haiek guztiak ase beharra zegoen. Hortik abiatuta, erabiltzaile bakoitzaren bideak eta helburuak diseinatu genituen, bakoitzari bisita paregabea eskaintzeko. Askotariko ekosistema hau webgune batean elkartu genuen, erabiltzaile mota bakoitzarentzat alor espezifiko batekin:

  • Jatetxea: karta eguneratzea, sareko erreserben kudeaketa.
  • Mugaritz ekosistema: edukiak kudeatzea, I+G biltzea, Andoni Luis Aduriz, aholkularitza, lankidetza eta pertsonak.
  • Prentsa: erabiltzaileak aldizkari digital pertsonalizatua sortzen du, iragazi dituen edukietan barrena bakarrik nabigatzeko.
  • Harremanetarako gunea: lan-poltsa, harremanetarako formularioa.
  • Online denda: Mugaritzen produktuak eta liburuak erosteko.
  • Fototeka.
  • Bideoteka.

Garatutako soluzio teknologikoari esker, edukiak erraz eguneratzen dituzte webgunearen arduradunek, eta, era berean, erreserbak, irekiera-egutegia eta produktuak ere aise kudeatzen dituzte. Diseinuari, teknologiari, garapenari eta berrikuntzari esker, Mugaritz marka potentziatzen duen esperientzia birtuala sortu dugu.

Diseinua, teknologiari, garapenari eta berrikuntzari esker, Mugaritzen marka indartzen duen, online mugaritz esperientzia sortu dugu.

  • Aholkularitza digital estrategikoa
  • Erabiltzaile esperientzia (UX design)
  • Interface diseinua (UI design)
  • Garapena: front eta back-end
  • Web analitika eta optimizazioa