Memoriaz: Zahartzaroa, Alzhéimer-a eta beste dementziei buruzko web-plataforma

Bezeroa

Memoriaz: Zahartzaroa, Alzhéimer-a eta beste dementziei buruzko web-plataforma

  • Experiencia de usuario (UX design)
  • Diseño de interface (UI design)
  • Desarrollo: front y back-end
  • Integración de RSS externas para automatizar la publicación de contenido
  • Integración de koha
  • Analítica web y optimización

Hasierako egoera

Aubixa Fundazioa belaunaldien arteko sare gisa ari da lanean Zahartzeari, Alzheimerrari eta bestelako dementziei aurre egiteko, aldaketa eta gizarte-berrikuntzako erantzunetatik. “Geroa Lantzen” goiburuak bikain laburbiltzen du esfortzuak batuta, dementziarekiko gizarte hurbilagoa eta bazterkeria eta marjinazio egoeretan bizi diren pertsonekiko solidarioagoa lortu ahal dugula.  Testuinguru honetan MemoriAZ plataforma sortu da, alegia, Aubixa Fundazioaren ekarpena Zahartzeari, Alzheimerrari eta bestelako dementziei lotutako informazioa biltzeko ahaleginean, eta hedatuta dago hainbat eremu, entitate eta erakunde publiko edota pribatutan.

Irtenbidea

Gaur egun eduki/funtzionalitate hauek ditu:

  • Zahartzeari, Alzheimerrari eta bestelako dementziei lotutako kategoriei buruz eskura dauden adierazle eta estatistika nagusietara sartzeko datu-bankua. Erabiltzaileek lagundu eta beren taulak, mapak eta grafikoak deskargatu ahal izango dituzte aplikatibo interaktiboaren bitartez.
  • Liburutegi bat Zahartzearen, Alzheimerraren eta bestelako dementzien eremuan espezializatutako dokumentu-fondo baterako sarbidearekin. Gaur egun, fondoan guztira 10.603 dokumentu daude, bereziki monografiak eta aldizkari espezializatutako artikuluak, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta beste hizkuntzetan.
  • Hemerotekak gaur komunikabide nagusietako 2.600 prentsa-albiste inguru ditu, autonomia eta estatu mailakoak, zahartzeari, Alzheimerrari eta bestelako dementziei lotuta. Baliabideak egunero berrikusten dira, horregatik atal honetako edukiak beti daude eguneratuta.
  • Legeriari emandako eremua, zahartzearen, Alzheimerraren eta bestelako dementzien alorrean indarrean dagoen arautegiarekin, Euskadiko hiru lurraldeetan, autonomia mailan, Estatuan eta Europar Batasunean. Atal honetako edukiak egunero berritzen dira.
  • Mediateka bat Zahartzearen, Alzheimerraren eta bestelako dementzien inguruko bideo/podcasten ekosistemarekin, prestakuntza edo informazio pilulak barne hartuta, baita irizpide egoki, fidagarri eta kalitatezkoak betetzen dituzten hirugarrenenak ere.

Edukiak hurrengoekin zabalduko dira modu progresiboan 2018. urtean:

  • Ezagutza zientifikoak eta haren hedapen informatiboa.
  • Legeak, programak eta instituzioen pronuntziamenduak.
  • Unibertsitateetatik, adituengandik eta erakundeetatik sortutako ideiak eta proposamenak.
  • Erakunde publikoek eskainitako baliabideak.
  • Enpresa teknologikoek eskainitako eta ikerketa-institutuek aurreratutako baliabideak.
  • Zahartzeari, Alzheimerrari eta bestelako dementziei begirako IKT teknologien eta produktuen zerrenda, eta dagozkien ebaluazio-azterketak.
  • Banku espezifiko batean adskribatutako profesionalen eta erakundeen zerrenda, beren CV eta kontaktuekin.
  • Boluntarioen eskari eta eskaintzaren datu-basea.
  • Galdera-erantzunen eremua, zahartzearen, Alzheimerraren eta bestelako dementzien inguruan Atik Zra egituratuta.
  • Web loturen liburutegi birtuala, profesional, zaintzaile eta boluntarioentzat informazio fidagarri, kontrastatu eta ulergarria eskaintzen duten Interneteko guneen zerrendarekin.