Ikerketa zientifikoko laborategien hitzorduak gestionatzea

Bezeroa

Ikerketa zientifikoko laborategien hitzorduak gestionatzea

  • Experiencia de usuario (UX design)
  • Diseño de interface (UI design)
  • Programación y desarrollo web
  • Gestión de BBDD
  • Desarrollo: front y back-end

Hasierako egoera

BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) Loturarekin harremanetan ipini zen zentroa ireki aurretik. Mundu zabaleko ehunka ikerlari hartu behar zituzten, eta plataforma teknologiko baten oinarriak ezarri beharra zeukaten, parte-hartzaileak esperimentuetan kudeatzeko, baita laborategien okupazioaz arduratzeko ere. Proiektuak ikerlarien, laborategiko arduradunen eta parte-hartzaileen beharrizanei erantzun behar zien. 

Irtenbidea

Proiektu honetan, datu-basearen funtzionamendu optimoa lortzeko oinarriak ezarri genituen. Eskakizun horiek aintzat hartuta, CMS bat sortu genuen ad hoc, eta beharrezko azpiegitura teknologikoa muntatu genuen gunea denbora errekorrean martxan ipintzeko, kontuan hartuta etorkizuneko beharretara egokitzeko moduan egon behar zuela. 

Plataformak eremu pribatu bat dauka parte-hartzaileentzat, eskura diren azterlanak kontsultatzeko, hitzorduak eskatzeko, esperimentu berrien alertak kudeatzeko edota parte hartu duten esperimentuen historikoa jasotzeko.

Ikertzaileek datu-base baten kontsulta-eremu konplexu bat daukate, esperimentuetarako neurrira hartutako profilak aukeratu ahal izateko eta partaidetza-deialdiak egiteko. Bestalde, laborategiko arduradunek laborategien okupazio-egutegia kudeatzen eta okupazioa konfiguratzen dute esperimentu motaren arabera, bai eta partaidetzaren eta partaidetzako ordainketen erregistroa egin ere.