GureMintza: adimen urritasunak dituztenentzako gizarte sare erabilerraza

Bezeroa

GureMintza: adimen urritasunak dituztenentzako gizarte sare erabilerraza

Hasierako egoera

EHU ko Informatika Fakultatea, adimen urritasuna duten pertsonek, sare sozialei erabilera aztertzeko proiektu baten bila zebiltzan. Gureak Taldeko berrikunta eta bazkide-teknologikoa den, Gitek arloarekin harremanetan jarri ziren. Berain langileen gizarte&lana integraziora begira, prozesu produktiboetan, prestakuntzetan eta komunikazioetan teknologi berriak erabiltzen dituzte. Bien artean, merkatuan adimen urritasuna duten pertsonentzat, sare sozial irisgarririk ez zegoela ikusi eta neurrira egindako sare sozial baten sorkuntza beharrezkoa zela erabaki zuten. Lotura, plataformaren garapen teknologikorako aukeratua izan zen.

Sare sozial honekin, Gureak Taldeko, Industri arloko, 2000 adimen urritasuna duten pertsonen formakuntza digitalean, sozializazioan eta autonomian lagunduko genuke.

Irtenbidea

Lehen fase honetan, Guremintza, Gureak Taldeko barneko sare soziala bezela ezarri da eta Industri arloko, 2000 pertsonek erabiltzen dute.

Proiektua faseka egina dago, honela erabiltzaile talde batek,  aurkezten ziren nabigazio eta funtzionalitateak frogatzen zituztela. Sare soziala, erabiltzaileen beharrak eta irisgarritasun arauak kontutan hartuta garatu da.

Erabiltzaileek funtzionalitate hauek dituzte:

  • Perfil sorkuntza: afizioak, argazkiak eta bideoak.
  • Talde bateri edo erabiltzaile bateri, muroan mezuak idatzi.
  • Berriak: lagunen eta taldeen azken eguneraketak.
  • Talde tematikoak: taldeak sortu eta taldeetara gehitu.
  • Lagunak bilatu: lagunak gehitu.
  • Argazkiak eta bideoak partekatu.
  • Chat.
  • Bideoa-chat.

Guremintzak, plataforma kudeatzeko barneko administradore bat dauka

Perfilak:

  • Erabiltzailearen perfila sortu, argitaratu, kudeatu eta partekatu.

Konfigurazioa neurrira:

  • Erabiltzaileak sare sozial baten barruan beraien ingurua pertsonalizatzen dute.
  • Parte hartzaileek beraien filtroak, herramentak, programak eta bilaketak hartu ditzakete.

Eginkizunak “zuzenean”

  • “Zuzeneko” herramentak, erabiltzaileen arteko elkarrekintza momentuan edukitzea uzten dute (Chat, Bideokonferentzia, e.a.).
  • Kontzeptu berriak dituzten erabiltzaileen arteko esperientzi bereziak bermatzen dira.

“Aurrez grabatutako” funtzioak

  • Mezularitza publiko-pribatua, foroak, e.a.

“Masa-kritikoaren jakituria”

  • Erabiltzaileak sortutako edukina sare sozial baten balio garrantsitsuena da.
  • Komunidadeari lanaren zatiak egiten uzten zaio.

Integrazioa

  • Herramenta ezberdinen integrazioa, argazkiak eta bideoak sartzea.
  • Ranking-ak eta bozketa sistemak

Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna

Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna diseinuan lantzeko, hiru iturri kontutan edukiko dira:

  1. Web irisgarritasun (W3C-WAI).
  2. Nabigazio errazaren NI4 protokoloa.
  3. "Accesibilidad de plataformas de redes sociales" ONCE fundazioak argitaratutako gomendazio teknikoen ikerketa.