Kudeaketa tresnen integrazioa

Bezeroen negozio-prozesuek hainbat tresna informatiko behar dituzte, kudeaketarako. Horretarako, beharrezkoa da sistema desberdinen arteko datuen konexiorako neurrirako aplikazioak garatzea. Proiektu horiek arrakastaz burutzeko ezagutza tekniko eta trebetasun analitikoak ditugu.

 
 

Nola
egiten dugu

  • CRM, CMS eta ERP garatzeko beharrezko aldaketen analisia, zure webgunera egokitzeko.
  • CRM/ERP delakoaren datuak integratu edo migratzea, korporazioaren webgunearekin.
  • Neurrirako webgunea garatzen dugu, barne prozesuak optimizatzeko: Hitzorduak / egutegia kudeatzea, on line CRMak, giza baliabideen kudeaketa, ekitaldien kudeaketa, sare komertziala, hornitzaileentzako tresnak, B2B, datu-baseak bateratzea eta abar.
 

Garatu ditugun kudeaketa tresnak integratzeko proiektuak.

  • Gorabeheren kudeaketa eta anbulantzia multzoa.
  • Koha liburutegien sailkapen sistema integratzea dokumentazio-zentroen orri publikoan.
  • Tableau softwarearekin integratutako datuen behatokia diseinatzea.
  • ERPrekin konektatutako webguneak, hala nola Solmicro, Spiro, Sage.
  • CRM: sare komertzialerako komunikazio plataforma.
  • Paziente kronikoen telemonitorizazioa: Datuak jasotzea eta aztertzea.
  • Neurolinguistika arloko esperimentuetan parte hartzeko hitzorduen erreserba eta kudeaketa.
  • Online enkante ataria.
  • Freelance grafikoentzako marketplace.