Aholkularitza, azterketa eta estrategia digitala

Enpresek plan estrategikoak izaten dituzte, eta, haiei jarraikiz, euren komunikazio- eta kudeaketa-prozesuen eraldaketa digitala diseinatzen joan behar izaten dute. Gure esperientzia zabalari esker –500 online produktu baino gehiago garatu ditugu–, martxan ipini nahi duzun proiektuaren eskakizunak definitzen lagunduko dizugu.

 
 

Zer egiten dugu

  • Bezeroarekin elkarrizketak bere produktu/zerbitzua eta lantaldea ezagutzeko
  • On-line presentziaren mapa: non dagoen, mezua eta ikuslegoa 
  • Konpetentziaren kokapenaren eta hitz-gakoen aholkularitza
  • Esperientziaren txostena: ideiaren hasiera, bezeroaren ibilbidea, datuen analitika eta bezeroen nahiak betetzearen maila
 

Aholkularitza, azterketa eta estrategia digitalan egindako proiektoak

  • Bezeroaren barne-komunikazioaren aholkularitza. Analisian, enpresa industrial baten bezeroek, mundu osoan bulegoak dituena, dokumentazio teknikoa eta komertziala aurkitzeko arazoak zituztela ikusi zen.
  • Erabilgarritasun eta irisgarritasun aholkularitza. Auñamendi entziklopediak 120.000 sarrera zituen datu-base zahar batean, nabigazio eta bilaketa arazoekin. Berdiseinua burutzeko aholkularitza tekniko bat egin zen datu-basearen migrazioa, nabigazio prototipoa eta mugikorretarako web diseinua egiteko.
  • Negozioaren eredua zehazteko aholkularitza, hoteleetan iharduera turistikoak saltzeko aproposa. 
  • Negozio aholkularitza paperezko argitalpenak digitalak bihurtzeko, gero eduki digitalak saltzeko asmoz.