Gipuzkoako museoen web orrialdea

Bezeroa

Gipuzkoako museoen web orrialdea

Hasierako egoera

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiak, museoen ekipamenduak eta beharrak ezagutzeko Gipuzkoako museoen mapa egin zuen. 67 mota osodesberdinetako taldeak aurkitu ziren eta edozein ekintza egiteko, beraien artean ez zuten harremanik. Gainera herritarrek ez zituzten bisitatzen.Arazoa konpontzeko, Gipuzkoako herritarrak museoetara hurbiltzeko eskaintza zabaldu nahi zuten, honela hauek beraien bisitak planifikatzeko aukerarekin eta museo bakoitzak bere eremu mugatua edukiko du.

Irtenbidea

Orri horretan Gipuzkoako museo guztien eskaintza jaso dute eta, gainera, erabiltzaileek hainbat gauza egin ditzakete: bilaketak haien premien arabera pertsonalizatu, jardueren agenda kontsultatu, iruzkinak egin, albisteak ikusi eta bisitak antolatu, besteak beste. Halaber, museoetako arduradunek eremu pribatu bat daukate, zentroak koordinatzeko eta berriak, dokumentazioa eta jakintza partekatzeko, museoetako jarduera hobetze aldera.

Orri horretan museoek dagokien edukia eguneratu dezakete eta, museoentzat, sareko profesionalentzat eta erabiltzaileentzat egina dago, eta helburu hauek dauzka: museoen alorreko sare espezializatu bat eratzea, sektoreko profesionalek osatua, edukiak profesionalek berek sor ditzaten; sektoreko profesionalen arteko elkarrekintza espazio bat sortzea; interes komunei erantzutea, hainbat zerbitzuren bitartez; eta museoen arteko elkarlana bultzatzea, lankidetza proiektuak egin ditzaten.

Gipuzkoako Museoen web gunea, non erabiltzaileak zerbitzu hauek aurkitu ditzakete:

  • Gipuzkoako museo guztien zerrenda eta kokapena.
  • Museoek antolatzen duten ekintzen agenda.
  • Bisitak antolatzeko aukera.
  • Museoak lurraldeka.
  • Museoekin erlazionatutako gaur egungo albisteak