Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako profesionalentzako eremu pribatua duen web garapena

Bezeroa

Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako profesionalentzako eremu pribatua duen web garapena

  • Mugikor diseinua
  • Informazio arkitektura
  • Erabiltzailearen esperientzia (UX design)
  • Interface diseinua (UI design)
  • Garapena: front eta back-end
  • TABLEAU integrazioa
  • Web analitika eta optimizazioa

Irtenbidea

Behagi, Gipuzkoako Gizarte Behatokia, ezinbesteko erreminta bilakatu da Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako profesionalentzat. Proiektu hau Eguia Careaga Fundazioak koordinatu du, eta Loturaren esku utzi zituen atariaren diseinua eta garapena. Atariak lan-erreminta egokiak eskaini behar zizkien profesionalei, txostenak prestatzeko, bibliografia topatzeko eta datuak erauzteko. 

Bisitariek eta behatokiak beharrezko erremintak eta dokumentazioa dituzte, Gipuzkoako zerbitzuen errealitatea eta gizarte-beharrizanak aztertzeko. Atariak honako atal hauek ditu:

  • Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako profesionalentzako eremu pribatua;
  • udalerri bakoitzeko datu demografikoak eta gizarte-zerbitzuak;
  • datu-bankua, gaien arabera antolatua; Tableau grafiko interaktiboak;
  • txostenen liburutegia;
  • zentroen eta erakundeen direktorioa kolektiboen arabera antolatuta, bilatzaile eta lokalizazio-mapa batekin.