Garajeko teleaginteen eduki-kudeatzailea

Bezeroa

Garajeko teleaginteen eduki-kudeatzailea

  • Experiencia de cliente (client experience)
  • Diseño de interface (UI design)
  • Desarrollo: front y back-end

Hasierako egoera

JMA-k produktu sorta zabal-zabala eskaintzen du, katalogo espezifiko ezberdinetan 40.000 erreferentzia baino gehiago jasota.Aukera ugarien artean, JMAk giltza sorta zabala eskaintzen du (lauak, segurtasunezkoak, plastikozkoak, etab.), baita akabera bereziak dituzten giltzak eta diseinu modernoa zein prestazio aurreratuak dituen makina bikoiztaileak ere. JMAk giltza elektronikoen gama jasotzen du bere katalogoan, baita txip eta transponder sistemen bidez kopiatzeko ekipoak ere.Halaber, Teleaginteak ere eskaintzen ditu, mota bakoitzari dagokion klonatze-sistemarekin batera.

JMAren M seriea teleaginteen gama berria da, garajeetako ateekin eta sarbide-hesiekin bateragarria. M-SP1 eta M-SP2 modeloek teleaginteen taxutzaile gisa funtzionatze dute; garajeko teleaginteak kopiatzea ahalbidetzen dute aurrez aurre jarrita, inolako gailuren beharrik gabe.Transmisio bakarrean kodea kopiatu egiten da eta frekuentzia automatikoki egokitzen da.

Irtenbidea

JMAk webgune korporatiboa dauka, produktu eta zerbitzu guztien gaineko informazioa jasotzen duena. M gamarekin, banatzaileek teleaginteen bateragarritasuna bilatu ahal izateko tresna bat behar zuten, horiek bikoiztu ahal izateko.Behar horri erantzuteko, web korporatiboan webgune bat integratu eta garatu da, teleaginteen taxutzailea barne hartzen duena, banatzaile eta burdindegi-langileek bezeroaren teleagintea bilatu eta bateratu ahal izateko.Taxutzaileak bikoizte-prozesurako informazio teknikoa ematen die.