Free2move.org: Saltosytems-en ekimen soziala

Bezeroa

Free2move.org: Saltosytems-en ekimen soziala

  • Web diseinu responsivo-a
  • Interface diseinua (UI design)
  • Garapena: front eta back-end
  • Web analitika eta optimizazioa

Hasierako egoera

 free2move.org ekimen sozialaren bidez, SALTO Systems etxeak urritasuna duten pertsonen potentziala eta indarra aitortzen eta sustatzen du kirolaren alorrean. SALTO Systems gizarte-programetan aritzen da batez ere eta gainerakoei laguntzeko grina duten pertsonekin jarduten du, hain zuzen, egokitutako hiriak eta eraikinak sortzeko pasioa dutenekin, pertsona guztientzat eskuragarriago izan daitezen.

Kirolari eta proiektu guztien aktibitateak ezagutzera eramateko, erakargarri, edukin eguneratuarekin eta gailu ezberdinetatik irisgarria den web gune baten garapena beharrezkoa zan.

Irtenbidea

Salto Systems etxeak urritasuna duten kirolariak babesten ditu, dela neguko kiroletan, txirrindularitzan, atletismoa, paratriatloian edota saskibaloian. Kirolari bakoitzak sare sozialetan bere jarduna du, eta aldian-aldian eguneratzen ditu argazkiak eta bideoak. Webgunea kirolari bakoitzaren edukiekin elikatzen da, eta ez da geratzen webgunearen arduradun baten menpe. Argazkiak eta bideoak argitaratzeaz kirolari bakoitza arduratzen da bere YouTube edo Flickr kontuan, eta automatikoki eguneratzen da webgunean.

Hala, free2move.org atarian Salto Systems etxeak babesten dituen kirolarien bideoak eta argazkiak topatuko dituzu.