Euskadiko Gizarte Politiken Behatokiak: Ikusmirak.eus

Bezeroa

Euskadiko Gizarte Politiken Behatokiak: Ikusmirak.eus

  • Erabiltzailearen esperientzia (UX design)
  • Interface diseinua (UI design)
  • Garapena: front eta back-end
  • Web analitika eta optimizazioa
  • Tableau Software integrazioa
  • Koha integrazioa
Euskadiko Gizarte Politiken Behatokiak: Ikusmirak.eus  ren ordenagoiluko irudia Euskadiko Gizarte Politiken Behatokiak: Ikusmirak.eus  ren mobil bertsioko irudia

Hasierako egoera

Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politikako Behatokiak lau gune desberdinetan zeuden, URL helbide banarekin, eta horrek galarazi egiten zuen behatoki batetik bestera arin nabigatzea: haurtzaroa eta nerabezaroa, familia eta gizarte-zerbitzuak. Eusko Jaurlaritzak marka osoa bateratu zuen IKUSMIRAK izenarekin. Hala, marka berriro posizionatzeko prozesu horretan, ezinbestekoa zen behatokiak berriro diseinatzea.

Irtenbidea

Branding berriak tokiaren nabigazioa markatu zuen; izan ere, IKUSMIRAK guneak logotipo eta kolore desberdinak ditu behatoki bakoitzeko. Proiektu honen erronka zera zen, erabiltzaileak behatoki bakoitza ezagutzea eta gainerako behatokietan nabigatu ahal izatea galdu gabe.

Gunea erabat birdiseinatuta lan egin genuen, eta gailu anitzetarako prestatu; halaber, itxura grafikoa aldatu eta edukien kudeatzailea garatu genuen, edukiak gaien arabera antolatutako datu-base dokumentalen RSSetatik kapturatzen zituen heinean. Hala, lainoan ostatatutako sistema baten bidez edukiak kudeatzeko eta eguneratzeko soluzio teknologikoa garatu genuen: edukia gaien arabera zatitzen du, ondoren behatoki bakoitzean edo guztietan erakusteko, guztia ere modu sinple eta eraginkorrean. 

Behatoki bakoitzak honako osagai hauek ditu:

  • datuen bankua (Tableau softwarearen grafikoak eta datuak biltzen ditu);
  • txostenak eta argitalpenak;
  • gaurkotasuna (hemeroteka, legeria, agenda...);
  • dokumentazioa (KOHAren integrazioa).