Egiluze Taldearen eremu digitalaren aholkularitza

Bezeroa

Egiluze Taldearen eremu digitalaren aholkularitza

Erabiltzailearen esperientzia (UX design)

Interfaze diseinua (UI design)

Web prototipoa

Erabiltzaileen online ibilbidea

Online akizioak

Egiluze Taldearen eremu digitalaren aholkularitza ren ordenagoiluko irudia Egiluze Taldearen eremu digitalaren aholkularitza ren mobil bertsioko irudia

Hasierako egoera

San José-Hijas de la Cruz ikastetxeak marka eta logotipo berriak diseinatu ditu, zentro guztiak bateratzeko asmoz.Egiluze Taldeak, ikastetxearen izen berri gisa, Errenteria, Hondarribia, Bilbo eta Santurtzin dauka presentzia. 1.000 familia baino gehiagorentzat lan egiten duten 170 profesional baino gehiagoz osatua dago.

Zentroetako bakoitzak kudeatzen zuen bere web orri propioa eta sare sozialak.

Irtenbidea

Erakunde batek marka bateratzen duenean, presentzia digital osoa berrikusi beharra dago; erakunde bakoitzaren web orria, barne eta kanpo komunikazioak eta abar.Egiluze taldearen kasuan, galdeketa estrategiko bat egin zen, marka berria posizionatu eta taldeak behar zituen komunikazio oinarriak ezartzeko.

Horretarako, bilerak egin ziren zentro bakoitzean, komunikazio arduradunekin eta irakasleekin.Hortik aurrera, web orri eredurik onena diseinatu zen, zentro bakoitzak bere kudeaketa modu independentean eraman ahal izateko; eta, era berean, taldearen webgunea elikatu eta sendotzeko, lana bikoiztu gabe.Gainera, zentro bakoitzean Egiluze taldearen jardueren berri emateko biderik egokienak definitu ziren, xede hartzaileen arabera.

Egiluze taldeak bide-orri bat dauka web bidez eskola komunitatearekin komunikaziorako eta familiei proiektua ezagutarazteko. Gainera, beren mezua sareetan partekatzeko, zentroaren berri zabaltzeko eta taldearen irudia sendotzeko tresnak dituzte.