Dokumentazio eta Ikerketa zentroa SIIS

Bezeroa

Dokumentazio eta Ikerketa zentroa SIIS

Hasierako egoera

Duela zenbait urtetatik, dokumentazio-zentroak abian zuen dokumentazioko datu-baseak kontsultatzeko web orri bat. Gai politiko-sozialetan interesa zuten milaka erabiltzailek egunero kontsultatzen zuten. SIIS dokumentazio eta ikerketa zentroak prentsak argitaratzen dituen albisteak biltzen ditu, kategoriaren arabera sailkatuta. Liburuak eta legedia ere katalogatzen ditu. Hala, egun, ia 300.000 erregistroz osatutako datu-basea du, eta online edo zentroari eskatuta kontsulta daitezke. Aldizka banatzen dituen 15 buletin baino gehiago ditu, gizarte-politikari buruzko legediari, dokumentazioari, hemerotekari eta ekitaldiei buruzkoak. Aldizkari espezializatuak ere baditu, esaterako: Zerbitzuan (gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizateko politiken analisian espezializatutako aldizkaria), Gizarteratuz (gizarte-zerbitzuei eta gizarte esku-hartzeari buruzko buletina). Horien helburua sektoreko profesionalei gizarte-zerbitzuen arloan sortzen diren informazioa, azterlanak eta dokumentazioa helaraztea da.

Dokumentuen katalogoaren bidez, gainera, beste web orri batzuen informazio-iturri da. Hala, edukiaren zati bat iragazten du, gai zehatzetan interesa duten erabiltzaileek kontsulta dezaten. Horren adibide dira Desgaitasunen Espainiako Errege Patronatuaren web orria, Euskadiko Drogamendekotasunei buruzko Dokumentazio Zentroarena, Arabako gizarte-zerbitzuen kalitateari buruzko ataria, Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia

Irtenbidea

Web orria berritzeko, nabigazioa eta Koha dokumentazio-sistemaren diseinua bateratu dituzte. Liburutegiak kudeatzeko sistema da, berezia GNU General Public License baimenaren arabera libre jarritako kode irekiko lehen sistema delako. Gailu mota guztietan erabili ahal izateko, diseinu doigarria du. Edukien eta buletinen kudeatzailea ditu. Buletinak bidaltzeko, gainera, Mailchimp sistema erabiltzen du.

SIISen web orri berriak dokumentu-funtsa kontsultatzeko eta erregistroak bilatzeko Koharen iragazte potentziala erabiltzeko aukera ematen du. Erabiltzaileak gainera, kolektiboen arabera sailka dezake edukia, hurrengoen artean hautatuz: desgaitasuna, mendekotasunak, adinekoak, gizarteratzea, haurrak, generoa eta familia, gizarte-ekintza eta hirugarren sektorea. Bestalde, eguneko hemeroteka, legedia, berritasunak, sektoreko azterlanak, multimedia baliabideak eta agenda kontsulta daitezke.

Koha migratzeaz, ezartzeaz eta abiarazteaz arduratu den Scanbit enpresarekin batera sortu da proiektua. Lotura nabigazioaz eta web orriaren diseinuaz arduratu da. Gainera, SIIS elikatzen duten web orri bakoitzari diseinu pertsonalizatua eman dio dokumentuen datu-basean: DrogomediaCEDD, Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia - Ikuspegiak

www.siis.net webgunearen garapena gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Web orriak ondoko funtzio hauek ditu:

  • Web orriaren edukiak eguneratzeko kudeatzailea.
  • Web orrian argitaratutako albisteen, dokumentuen, hemerotekaren, ekitaldien eta legeen gaineko informazio bidaltzeko buletinak sortzea.
  • Bidalketak Mailchimp sistemaren bidez egiteko modua, erabiltzaileak altak eta bajak eta estatistikak kudeatzeko aukeraz.
  • Katalogatze-sistemara sar daitezkeen erabiltzaileen kudeaketa: dokumentuak eskatzeko, bilaketak gordetzeko, dokumentuak taldekatzeko, zerrendak sortzeko, gogokoak markatzeko, etab.
  • Koha katalogatze-sistema web orriaren diseinuan txertatzea.