Bezeroa
Covid19: Gizarte zerbitzuen inguruko neurri eta baliabideen biltegia
Covid19
Diseinu responsiboa
Erabiltzairearen esperientzia (UX design)
Hasierako egoera
Covid19rekin gaur egun bizi dugun egoerak sarbide zaileko informazio-kopuru izugarria sortu du. Premiazkoa zen gizarte-zerbitzuetan lan egiten duten pertsonentzako baliabide guztiak bateratuta izatea. Arazo horri irtenbidea emateko, aplikazio bat sortu da, Eguia Careaga Fundazioari aukera emango diona neurri sozialen, dokumentu teknikoen, irakurketen eta baliabideen datu-basea berehala martxan jartzeko, autonomia-erkidegoek antolatutako #COVID19 delakoaren esparruan eta Euskadiko gizarte-zerbitzuen inguruko gaietan.
Irtenbidea
Gordailua; bertan, gizarte-zerbitzuen arloan Covid19 krisiaren aurrean sortu diren neurri sozialetarako eta baliabide interesgarrietarako sarbidea eskaintzen da. Webguneak gobernu zentralek eta autonomikoek aktibatutako neurri sozialak, gizarte-arloko dokumentu teknikoak eta gomendioak, profesionalentzako baliabide praktikoak eta gaiari buruzko irakurketa interesgarriak biltzen ditu. Alerta zerbitzura harpidetza egiteko aukera ere eskaintzen du, baita era guztietako ekarpenak bidaltzeko kontaktu atal bat ere.
Eguia Careaga Fundazioak egunero eguneratzen ditu gobernu zentralak eta autonomikoek aktibatutako gizarte-neurriak, gizarte-arloko dokumentu teknikoak eta gomendioak, profesionalentzako baliabide praktikoak eta gaiari buruzko irakurketa interesgarriak.