Comet B2B, bizikleta denda

Bezeroa

Comet B2B, bizikleta denda

  • Erabiltzailearen esperientzia (custormer experience)
  • Interface diseinua (UI design)
  • Garapena: front eta back-end
  • Web analitika eta optimizazioa
  • Web diseinu responsiboa
  • ERP Expertis integrazioa

Hasierako egoera

COMETek urtero-urtero paperezko katalogo bat helarazten zien bere bezeroei (bizikleta-dendei), produktuen eskaintzarekin. Eskaera bat egiteko, bezeroek bi aukera zituzten: taula bat bidaltzea faxez produktu bakoitzaren erreferentziak eta unitateak jasota, edota eskaera telefonoz egitea. Webgune honen helburua zera zen, dendei erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzea eta eskaerak egiteko prozesua erraztea.

Irtenbidea

  • Proiektu honetan, e-merkataritzako plataformaren oinarriak ezarri genituen; hain zuzen ere, COMETek hamar urtez baino gehiagoz erabili zuen plataforma hori. Xede-publikoa 5.500 bizikleta-denda baino gehiago ziren, Espainian, Frantzian eta Portugalen kokatuak. Horretarako, CMS bat garatu zen ad hoc, eta beharrezko azpiegitura teknologikoa muntatu zen euren Expertis ERParekin konektatzeko. Diseinuaren fasean, bezeroak paperezko katalogoarekin zuen portaera eta esperientzia berrikusi ziren, ondoren web-esperientzia batera igarotzeko, guztia ere erabiltzaileei aparteko ikaskuntzarik eskatu beharrik gabe. Esperientzia analogikotik digitalerako jauziak samurra behar zuen izan.

Hala, proiektua hainbat fasetan garatu zen. 

  • 1. fasea: katalogoa digitalizatzea eta webgunean erakustea.
  • 2. fasea: bezeroentzako eremu pribatua sortzea eta webgunearen bidez eskaerak egiteko aukera (B2B).
  • 3. fasea: Expertis ERParekin sinkronizatzea.

Urtero-urtero alderdi grafikoa diseinatzen eta produktuen datu-basea eguneratzen zen. Plataforman egunero 5.000 banatzaileren milaka/ehunka eskaera kudeatzen ziren. 

2014ko azaroan, COMET Accell Taldearen zati izatera igaro zen. Esandako talde hori bizikleten eta bizikletetarako osagaien merkatuan ardaztutako nazioarteko taldea da, gama ertain-altukoak guztiak ere. Erosketa horren ondorioz, taldearen ERP sistema erabiltzen hasi zen COMET. Gaur egun, webgunearen katalogoak Loturaren garapenaren bidez funtzionatzen du.