Bezeroak

Bezeroa

Asociación de productores de Alubia de Tolosa

Tolosako Babarruna Elkartea 1994an eratutako elkartea da eta gaur egun "Tolosako Babarruna" delakoaren 58 bazkide-ekoizle ditu. 2002ko azaroan, Tolosako Babarruna aletu, bereiztu, kongelatu, ontziratu, etiketatu eta merkaturatzeko pabiloia inauguratu zen. Hori Elkarteak orain duen egoitza da, eta banaka inoiz izaterik izango ez lituzketen instalazioak, makineria eta zerbitzuak eskaintzen dizkie bere bazkideei. Elkartearen helburu nagusia bertako babarruna defendatzea, ezagutaraztea eta bereiztea dira, erruz sartzen den kanpoko babarrunari aurre egiteko. Azken finean, kontsumitzaileari jatorriaren eta kalitatearen ziurtagiria duen produktua eskaintzea, eta nekazariari, berriz, ordain egokia eta duina ematea.

Asociación de productores de Alubia de Tolosa -entzako egindako proiektoak