Bezeroak

Bezeroa

Arteman Komunikazioa: Komunikazioaren artisauak

Arteman gara, komunikazioaren diziplina oso desberdinetan igeri egiten urte askotako esperientziarekin trebatuta dagoen profesional taldea (diseinua, kazetaritza, sare sozialak, ikus-entzunezkoen edizioa, komunikazio planak, brandina, webguneak…) Eta norberaren korrontetik abiatuta, bidean Arteman Komunikazioa proiektu sendoan bat eginda itsasoratu gara guztiok.

Arteman jaio zen diseinu eta ikus-entzun zerbitzuak eskatzen zituzten bezero -handi, txiki eta ertain- haiei erantzuna emateko. Ordutik merkatuko ozeanoak asko mugitu dira, izugarri, eta guk beti jakin dugu egokitzen, etengabeko prestakuntza landuta eta gure taldera balio berriak gehituz. Horri esker, beti aurreratu gara gure bezeroen beharretara eta gai izan gara haien premia guztiak asetzeko. Gure iparrorratza eskutan aspalditik eskaintzen diogu bezeroari 360ºko zerbitzua.

Eta komunikazio agentzia izateaz gain, artisauak izaten jarraitzen dugu, gure DNAn doa hori. Bezero bakoitza gertukoa dugu eta bere beharrari konponbidea ematen diogu bere ontzian edo gure tailerrean beti ere tentu eta dedikazio handiarekin.

Arteman Komunikazioa: Komunikazioaren artisauak -entzako egindako proiektoak