2020 Ira 18

Lotura, Gureak eta Vicomtech taldeek Hazitek bat lortu dute Denok 4.0 proiektuarekin

HAZITEK DENOK4.0, non Gureak eta Lotura, Vicomtech Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearekin batera, bai GUREAK dituen eraikinetan eta baita bezeroen instalakuntzetan, laguntza-premia handienak (adimen-desgaitasuna, gaixotasun mentala) dituzten desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko elkartu dira.  Honela, pertsona horiek, tresna digitalen bitartez, orain arte lortu ezin izan dituzten lanak edo zeregin berriak egin ahal izango eta gaitasun kritikoak hobetuko dituzte.

Proiektuaren lehentasun, ikerketa laguntza behar duten adinekoengan (P+NA), adimen-desgaitasuna duten pertsonangan eta buruko gaixotasunak dituztenengan, ardaztea da.  Eguneroko lanean arduradunen edo eragileen laguntza eta ikuskapen iraunkorrak behar dituzten eta bazterketa-arrisku handiena duten pertsonak dira. (Gureak sareak plantilletan 3.000 pertsona baino gehiago ditu profil horrekin).

Horrela definitzen da proiektu honen helburu nagusia: laguntza-plataforma modular digital bat ikertzea eta garatzea, premia handiak dituzten pertsonen gidaritzarako  (adimen-urritasuna eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonek osatutako profila, P+Na gisa katalogatua), denbora errealean, industria-produkzioaren lerroan eta bezeroaren instalazioetan lan konplexuak egin ahal izateko modu autonomoan, lan-kalitateari eta -erritmoei eutsiz.
 
Teknologikoki eta kontzeptualki, modulu independenteek osatuko dute plataforma, eta honako hauek lotuko dira:
 
  • Pertsonak lokalizatzea eta gidatzea Bluetooth Low Energy teknologiaren bidez
  • Langileentzako laguntza, Espazio-errealitate areagotua teknologiaren bidez (sar, Spatial Augmented Reality)
  • Profilak aztertzea eta teknologia pertsona bakoitzaren laguntza-beharren arabera egokitzea Big data teknologiaren bidez
  • Big data teknologien bidezko lanaren eta ikaskuntzaren azterketa eta jarraipena.

Partekatu