Edukinera zuzenean joan

Elkarrizketa Euskal enpresaren blog-an

14 Ots 2024

El equipo de Lotura reunido

Gipuzkoako Lotura kooperatibak neurrira egindako digitalizazioa eskaintzen die enpresei. Konpainia industrialei eta hirugarren sektoreko enpresei zuzendutako zerbitzu bizia da. Enpresak SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza bat jaso du. Zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud eremuetara migratzen laguntzen die programa horrek EAEko enpresei. SPRI Taldeak EAEko enpresei beren proiektuak ezagutarazteko aukera eskaintzen die “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.

Merkatuan dauden askotariko ERPen (SAP, SAGE, Salesforne…) bidez konektatutako B2B-B2C plataformen garapenean eta barne-kudeaketarako prozesuen automatizazioan espezializatu da Lotura. “Beste sistema informatiko batzuekin integratuta dauden web-aplikazioak neurrira garatzen gaude espezializatuta. Besoz beso lan egiten dugu bezeroarekin. Horretarako, lantalde bat sortzen dugu bezeroaren beharrak aztertzeko, bezeroaren edo langileen esperientzia diseinatzen dugu, eta software libreko cloud aplikazio bat garatzen dugu”, azaldu dute Idoia Sotok eta Idoia Iradik, enpresako bazkideek.

Industria-sektoreko enpresetan, normalean, telefonogune kolapsatuak, eguneratu gabeko informazioa duten bezeroak edo Excel baten bidez kudeatutako prozesuak topatzen dituzte. Neurrira egindako eta bezeroaren ERPra konektatutako aplikazio batekin konpondu daitezke arazo horiek. Garapen horiek martxan jarrita, eskariak azkartu egiten dira, bezeroen jarraipena optimizatu egiten da, energiaren kostuak murriztu egiten dira eta zerbitzu berriak sortzen dira.

Haren bezero nagusiak industria-sektorekoak eta hirugarren sektorekoak dira. “Neurrira egindako ERPak garatu ditugu, erakundearen jarduera osoa kudeatzeko. Adibidez, Nagusilanek ehunka boluntariorekin funtzionatzen du, eta informazio hori guztia hainbat Excelekin kudeatzen zuten. KutxabankStore, Alycotools, JMA eta beste batzuentzako B2B/B2C-ak ere garatu ditugu”.

Loturaren plantilla zazpi kooperatibistak osatzen dute, eta I+G arloa giltzarria da gure konpainiarentzat.

Barneko zerbitzari bat erosteko eta hodeiko icloud zerbitzari batzuk kontratatzeko erabili dute SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza, “bakoitzak zerbitzari bat izateko eta funtzionamenduaren segurtasuna bermatzeko”.

Digitalizazioarekin jarraitzea eta enpresei neurrira egindako web-garapena eskaintzea dira etorkizuneko erronkak. “Merkatuan topatzen ez diren soluzioekin. Lehiakorrak izaten jarraitzeko behar bat izateaz gain, hazteko eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko aukera bat da digitalizazioa”.

También te puede interesar

Agur Kaixomaitia.eus atariari

09 Urr 2024

Sarrera irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.