Webapp android para descargar en googleplay

2018 Uzt 18

“Zaindu” aplikazio mugikorra atera berri du Osasun Sailak gazteen eta nerabeen artean alkohol-kontsumoa murrizteko

Zaindu Programaren esparruan garatu da app hau, eta profil desberdinetako pertsonei dago zuzendua: nerabeak, gazteak, gurasoak, emakume haurdunak, eta baita hezkuntzako, ostalaritzako eta instituzioetako eragileak ere.  Gaurtik aurrera Google Play-n deskargatu daiteken Aplikazioak ebidentziak eskaintzen ditu alkohol-kontsumoaren ondorioei buruz, adingabe batek edo haurdun dagoen emakume batek edatea zergatik den txarra azaltzen duten arrazoiak ematen ditu, eta baztertu egiten ditu alkoholdun edarien kontsumoari buruzko mito faltsuak. Gainera, informazio interesgarria eskaintzen die gazteei, besteren artean, garraio publikoen ordutegia edo laguntza behar izanez gero jo beharreko baliabideak.

Osasuneko sailburu Jon Darpónek adierazi duenez, gazteak eta nerabeak sentsibilizatzea da aplikazioaren asmoa “alkoholak nola jarduten duen, eta zein ondorio eta arrisku dituen ezagutzeak duen garrantziari buruz”. “Gazteenen artean zabaldua dagoen ideiari aurka egitea da xedea, pentsatuz arriskurik ez dakarren substantzia baten aurrean daudela, oso eskuragarri duguna eta oso normalizatua gure gizartean”, gaineratu du. Aplikazioa prebentzioaren eta osasuna sustatzearen ikuspegitik dago planteatuta, eta alkoholik gabeko aisia-planak egitera animatzen ditu gazteak eta nerabeak.

Aplikazioaren edukia bereizita landu da nerabeentzat (18 urtetik beherakoak) eta gazteentzat (18tik 29ra). Eta, beraz, tresna honetarako sarbidea bera ere erabiltzailearen adin-tartearen arabera egiten da.

Gainera, app hau modu egoki bat da aisiako aukera desberdinak ezagutzeko, alkohol-kontsumoaren alternatibak, alegia. Hiru lurraldeetan programatutako jardueren eta ekitaldi kulturalen bilatzaile bat du, eta baita atzerrirako bidaienak eta ariketa fisikoa praktikatzeko baliabideenak ere, eta jokoen atal bat du gainera. Bestalde, partaidetzari, elkartegintzari eta boluntariotzari buruzko informazio interesgarria eskaintzen du. Biltzen dituen baliabideen ugaritasunagatik eta aniztasunagatik, erreferentziazko aplikazio bat da Estatuan alkoholaren gaiari dagokionez.

Tresna berri honek Adikzioen VII. Planaren ardatz estrategikoetako bati erantzuten dio, helburutzat duenari substantzia adiktiboen kontsumoa eta pertsonen osasunean dituen ondorioak murriztea, hau bezalako ekintzen bitartez, eta sare sozialen eta teknologia berrien bitartez prebentzio-estrategiak azpimarratuz.

Informazio gehiago: http://www.euskadi.eus /informazioa/mugikorretarako-zaindu-aplikazioa/web01-a3alcoho/eu/

Prentsa:

"Zaindu": Gazteen alkohol kontsumoa saihesteko app berria DEIA

Partekatu