Portada de la plataforma artitz. Fuente Irekia

2018 Abe 03

Loturak Guggenheim Bilbao Museoarentzako Artitz dokumentu plataforma garatu du

Guggenheim Bilbao Museoak Artitz dokumentazio-plataforma aurrendaria aurkeztu du. Gune horrek Museoaren erakusketen inguruan euskaraz sortutako edukiak bildu. Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Zuzendaria; Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako Foru Diputatua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du aurkezpenean.

Plataforma hau gaurtik dago eskuragarri Museoaren webgunean, eta diseinu garbi eta erakargarriaz gain, erraz eta modu bisualean nabigatzeko aukera eskaintzen du. 

Plataforma nahiz edukien trataera dokumentala erabilera eta efizientzia lehenetsiz lantzen da; hala, erabiltzaileak interesatzen zaiona aurki dezake, ahalegin minimoa eginez esperientziarik onena izateko. Informazioaren hierarkia eta haren diseinua optimizatu egin dira erabiltzaileak azkar sar daitezen webgunearen alderdirik garrantzitsuenetan, eta aukera izan dezaten horietan sakontzeko, behar edo nahi duten heinean. Hala, Artitzek bilatzaile intuitiboa du, hainbat filtroren bitartez bilaketa zehatzagoak egiteko aukera eskaintzen duena, eskuratutako emaitzen egokitasuna hobetzeko helburuarekin, punta-puntako eduki-plataformen antzera.

Prentsa Oharra

Partekatu