Ongietorri Proiektua

2019 Aza 04

GIPUZKOALABen (2019) berrikuntza sozialeko proiektu batean parte hartzen dugu.

Lotura eta Elkarrekin erakundeen artean sortutako sinergiei esker, Gipuzkoa Lab 2019ko deialdirako hautatu gaituzte, 84 proposamenen artean, gizarte berrikuntzaren arloan. Elkarrekin elkarteak kultur aniztasuna lantzen du ikastetxeetan, Ongi Etorri Eskolara proiektuaren bidez. Helburua migratzaileen parte-hartzea eta kohesio soziala erraztea da. Gipuzkoako Foru Aldundiak abian daukan immigrazio erronkaren barruan dagoen programa kudeatzen duen plataforma digitala aurkeztuko dugu laster. Emango dizuegu horren berri.

 

Partekatu