2020 Api 20

Covid-19ren aurrean Euskadiko Gizarte Zerbitzuetako laguntza eta prestazioen bilatzailea

Eguia Careaga Fundazioak, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eskatuta, online aplikazio bat garatu du Loturarekin batera, Euskadin laguntza ekonomikoak, salbuespenak, deskontuak eta covid-ek eragindako krisiak kaltetutako pertsoneri laguntzeko.

Horretarako, covid19laguntzak.eus webgunea sortu da, hainbat irizpideren arabera, erabiltzaileei laguntzen bilaketak egiteko aukera ematen diena,  eta, interesekoak izan daitezkeenak aurkitu ondoren, laguntzaren ezaugarriei buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen diena (sartzeko baldintzak, prozedura, zenbatekoa, iraupena, bateraezintasunak, etab.). Webgunea erabilgarria izango da herritarrentzat, gizarte-zerbitzuetako profesionalentzat eta hirugarren sektoreko erakundeentzat. Eguia Careaga Fundazioa estatu, foru eta udal mailan onartutako neurri guztiak eguneratzeaz arduratzen da egunero.

Komunikabideak:

Prentsako oharra: Eusko Jaurlaritzak kontsultarako atari bat ireki du osasun-krisialdian aktibatu diren gizarte-laguntzei buruz

Prentsako oharra: Ehun mila pertsona baino gehiago sartu dira egun hauetan covid-19aren ondorioz gaitutako gizarte-laguntzei buruzko kontsulta-bilatzaile berrian

El Mundo: El Gobierno vasco activa un buscador de ayudas para afectados por la pandemia

Eitb: Jaurlaritzak webgune bat jarri du abian, dauden laguntza guztiak eskatu ahal izateko 

Partekatu