Basquemusic.eus portada

2021 Ira 21

Basque. Music. egitasmoak bere estrategia eta webgunea aurkeztu ditu Vic-en egin den Mercat de Música de Vic azokan

Basquemusic.eus webgune berriaren bitartez, BASQUE. MUSIC.-ek munduan zehar zabaldu nahi ditu euskal musikaren eszena eta euskal musikaren sarean lan egiten duten profesionalak, eta haren helburua izanik urtean zehar nazioartean antolatzen diren musika azoka profesionaletako parte hartzeak sendotzea, edukiak ingelesez dira. Erakusleiho modura funtzionatzen duen plataforman, nazioartean lan egiten duten euskal artistak aurkitu daitezke: batetik, azken urteetan Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako nazioarteko dirulaguntzak jaso dituztenak; eta, bestetik, nazioarteko musika azoka profesionaletan parte hartu dutenak. Webgune bizia da, eta musikaren euskal profesionalek osatutako sarea erakusteaz gain, nazioartean lan egiten duten artisten eta profesionalen profilak aldiro eguneratzeko aukera ere badu.

Prentsa oharra

Partekatu