GAZTEMATIKA da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sortutako sare publikoa. Gure sarearen helburua da gipuzkoarrei beren haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan laguntzea, pertsona autonomo gisa beren biografia eraiki dezaten.
Horretarako, etenik gabeko bide-laguntza profesionala, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta, hitz batean esanda, sustapena eskaintzen dizkiegu, hurbileko zerbitzu eta baliabideen bitartez.
Horiek horrela, sare bat osatuz, erreferentzia-esparru orientatzaile eta malgu bat izatea lortu dugu haur, nerabe eta gazteen alorreko politika publikoetan.
Gaztematika sarea 2008-2009an sortu zen, partaidetzazko prozesu baten bidez; eta ibilbide oparo horretan mugarri erabakigarria izan da 2019ko Foru Dekretua, Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Erakundearteko Sareari buruzkoa.