Berrituz Tokiko gizarte-zerbitzuetako tresnak eta jarduera egokiak

Bezeroa

Berrituz Tokiko gizarte-zerbitzuetako tresnak eta jarduera egokiak

Hasierako egoera

Berrituz Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, eta tokiko gizarte zerbitzuen berrikuntza, ebaluazioa eta praktika egokiak bultzatzea dauka helburu.

Irtenbidea

Euskadiko udal eta mankomunitateek tresna teknikoak eta esperientzia berritzaileak jartzen dituzte martxan, oinarrizko arreta mailako gizarte zerbitzuen arloan.Informazioa udalerri bakoitzean geratzen da. Proiektu honen xedea udalerrietako gizarte zerbitzuetarako baliabide iturri bihurtzea da.

Berrituz.eus gunearen helburua udaletan garatutako esperientziak eta tresnak metatzea da.Proiektuak aurrez aurreko ekitaldiak izango ditu barne, biltegiaren helburua azaltzeko, teknikarien artean informazioa bateratzeko eta udalerri bakoitzak bere tresna eta esperientziak argitaratu ahal izateko.Berrituz plataforma mugikor eta ordenagailu bidez erabil daiteke eta honako ezaugarriak ditu: 

Euskadiko oinarrizko arreta mailako gizarte zerbitzuen inguruko bi biltegi: 

Bata, tresna teknikoena ; bestea,esperientzia garrantzitsuena.

Berrituz Topaketak urtero egiten dira, eta helburua tokiko gizarte zerbitzuen inguruko ikaskuntza kolektiboa bideratzea da.

Liburutegi elektronikoa. Oinarrizko gizarte arretarako esperientzia berritzaileak, praktika egokiak, profesionalentzako eskuliburuak eta bestelakoak jasotzen dituena, estatu eta nazioarte mailakoak.