Arabako Gizarte-zerbitzuen Behatokia: Dataraba.eus

Bezeroa

Arabako Gizarte-zerbitzuen Behatokia: Dataraba.eus

Hasierako egoera

Gizarte-zerbitzuak Lurralde Historiko honetan egiten ari diren lanari buruzko informazio-tresna osagarri gisa sortu da, hain zuzen ere, Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia. Web honen bidez, Arabako Foru Aldundiak Gizarte Ongizatearen alorrean diharduten teknikarien eta, oro har, herritar guztien esku utzi nahi ditu datu estatistiko batzuk, honako helburu hauekin:

  • Gizarte-zerbitzuen Arabako sarean dauden magnitude nagusiak ezagutzea.
  • Koadrila eta/edo udalerri desberdinen arteko konparazioak egitea.
  • Erabilgarri dauden baliabideak Lurralde Historiko honen egungo beharretara behar bezala egokitzen ote diren ebaluatzea.
  • Erreferentzia zerbitzuak praktika oneko estandarretara ongi egokitzen ote diren ebaluatzea.
  • Gizarte-zerbitzuek Lurralde Historikoan duten bilakaeraren jarraipena egitea.

Irtenbidea

Behatokiaren edukiak hiru sailetan antolatzen dira:

Datu estatistikoak

Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokiaren modulu zentrala da. Bertan, erabiltzaileek era askotako datuak kontsulatu ditzakete, Lurralde Historikoaren ezaugarri sozio-demografiakoari buruzkoak, bertan dauden gizarte behar desberdinen bilakaerari buruzkoak, eta behar horiei erantzuteko abian jarritako Gizarte-zerbitzuen Sareari buruzkoak. Gainera, datu horiek taula edo mapa moduan ikusteko aukera dago.

Liburutegi digitala

Sail honetan, erabiltzaileek Arabako eta EAEko gizarte-beharrei eta gizarte-zerbitzuei buruzko dokumentu estatistiko interesgarriak kontsultatu ditzakete.

Behatokiaren Buletinak

Urtean zehar Behatokiaren web orrian argitaratutako datuak sakon aztertzen dira Buletin Estatistiko batzuetan. Interesatuek web orriaren sail honetatik deskargatu ditzakete dokumentuok.