21 Ira 2026
Hilabete hauetan ISO 27001 ziurtagiria lortzeko lanean aritu gara, eta dagoeneko ziurtagiria eskuratu dugula jakinarazi nahi dizugu.
Zer esan nahi du honek zuretzat?
Hau da, informazioaren segurtasuna modu serioan, antolatuan eta nazioarteko estandar bati jarraituz kudeatzen dugunaren errekonozimendua da. Praktikan hau suposatzen du:
Lanean erabiltzen dugun informazioa babesteko neurriak eta prozedurak ditugu.
Lan-taldeko kide guztiek gure segurtasun-politikak ezagutzen eta aplikatzen dituzte.
Arriskuak aztertzen ditugu eta gure sistemak zein prozesuak etengabe hobetzen ditugu.
Gure ISO 27001 ziurtagiriak ofizialki egiaztatzen du zure informazioa babestuta egongo dela konfidentzialtasun, osotasun eta eskuragarritasuneko nazioarteko irizpide zorrotzenen arabera.
21 Mai 2026