Sariak

Denda birtualak

Denda birtual, saltoki elektroniko edo online denda; termino guztiek balio dute Interneten bidezko produktu salmenta izendatzeko. Loturan enpresei laguntza ematen diegu online negozioa definitzeko eta martxan jartzeko. Hamaika tresna daude produktuak Internet bidez saltzeko; denak, ordea, ez dira zure beharretara egokitzen. Hori egiteko kontuan izan behar dituzu hauek: bidalketa gastuak, erosi dizkizuten produktuak nola bidali, nola eman bezeroei eskaintzen berri, bezeroen eta ordainketen kudeaketa eta lege araudia.

 

Zure negozioa Internetera eramatea beste denda fisiko bat irekitzea bezalakoxea da; alegia, kontuan izan behar duzu kokapena, helburuak zehaztu behar dituzu eta jarraipena egin behar duzu. Denda birtualek duten alderdi erraza katalogoa erakusteko, erabiltzaileak erregistratzeko eta eskaerak egiteko plataforma da. Alderdi zaila, ordea, produktua mantentzea, bezeroari arreta online ematea eta bisiten jarraipena egitea da. Denda birtual batek offline ez dagoen negozio baten jarraipen berbera izan behar du: produktuen eguneraketa, eskaeren berrikuspena, bezeroen berrikuspena eta publizitatea.

Denda birtualak hainbat funtzionalitate ditu, hala errazak nola zailak. Errazen artean erosketetarako orga duen produktu katalogoa azaltzea dago, eta zailen artean, aldiz, erabiltzaileen komunitatea, erabiltzaileen iritziak, eta abar dituen merkataritza elektronikoko plataforma sortzea dago. Loturan mota guztietako produktuen merkataritza elektronikoko proiektuak jarri ditugu abian, hainbat funtzionalitaterekin:

Sare sozialak eta merkataritza elektronikoa

Gero eta kontsumitzaile gehiago ari dira gero eta denbora gehiago ematen sare sozialetan; beraz, normala da horietan argitaratzea erosiko dituzten edo behar dituzten produktuei buruzko iruzkinak eta gomendioak. Merkataritza elektronikoko enpresa asko Facebook eta Twitter erabiltzen hasi dira, dela produktuak ezagutzera emateko, dela bezeroari arreta emateko espazio gisa. Hortaz, denda birtual bat abian jartzeko beharrezkoa da intereseko sare sozialetan izan beharreko estrategian pentsatzea.

Txartelak, deskontu kupoiak eta erosketa taldeak

Ondorengo aukerak ezartzea interesgarria da, zein produktu jarriko diren salmentan:

  • Deskontu txartelak eta kupoiak:hilero xx euroko fakturazioa gainditzen duten ohiko bezeroentzako dira. Aukera bat da horiek taldekatzea eta produktu guztietarako edo batzuetarako deskontu zehatzak eskaintzea.
  • Deskontuak, egindako erosketengatik: hilero xx euroko fakturazioa gainditzen duten ohiko bezeroentzako dira. Aukera bat da horiek taldekatzea eta produktu guztietarako edo batzuetarako deskontu zehatzak eskaintzea.
  • Erosketa taldeak: deskontu handia eskaintzea denbora batez erosle talde jakin bati.
  • Denbora errealeko erosketak : egunero deskontu handia duen gai bat eskaintzea, denbora edo izakinak agortzen diren arte. Horretarako, posta elektroniko edo sare sozialen bidezko oharrak erabiltzen dira, ahalik eta jende gehienak jakin dezan.
  • Enkanteak: produktu jakin bat eskuratzeko eskaintza.
 
 
 

Denda beste sare edo web orri batzuetan sartzea:

  • Prezio konparatzaileak: Ciao, Twenga, Kelkoo, eta abar
  • Denda Facebook-en edo Ebay-n
  • Denda mugikorrean: aplikazio zehatzak garatzea Android mugikorretarako, iPhone-tarako, eta abarretarako
  • Mugikorretik erostea: mugikorrarekin produktu baten kodeari argazkia aterata mugikorraren bidez eskaera egiteko aukera ematen duten aplikazioa. Horrek aukera asko irekitzen ditu produktuak erakusleiho batean, linealean edo bezeroaren etxean bertan eskaintzeari dagokionez.
 
 
 
 
 
 

Azterketa kasuak

Elmundo.es: online denda garapena

ETE (Pyme)

Elmundo.es online denda hasierako imagina
Hasierako egoera

Klopery Menaje-k, Elmundo.es egunkariaren denda birtuala kudeatzen du. Aurreko dendak ez zuen erabiltzaileen izena ematea behar. Honek, erabiltzaileei jarraipen bat egitea eta eskaintza bereziak bidaltzea galarazten zuen. Erabiltzaileek bilaketak egiteko, bilatzaile aurreratu bat ere ez zuen.

Irtenbidea

Detiendasporelmundo.es, El Mundo eta Klopery Menaje-k, denda birtualen kudeaketetan duten esperientziaren bitartez diseinatu da. Hortik aurrera administradoreen beharren arabera, erabiltzaileei konponbide bat eman zitzaien. Honela, erabiltzaileek, beraien pedidoen jarraipena, pedidoen historikoa, erosketak egin, deskontu txartealk, e.a. Erabiltzaileak twitter, bacebook, skype edo web gunearen bitartez arreta pertsonalizatuta dauka. Honetaz gain, administradoreek eskaintza bereziak, e-mailing segmentatuta, eskariak eta erabiltzaileak erantzuten dituzte.

Proiektua ikusi