Sariak

Marketing online

Zure online marketin estrategia txertatuko dugu, zure web proiektua gauzatzean. Loturan bilatzaileen marketinean, mezularitza marketinean,web azterketan eta sare sozialetan espezializatu gara.
 

Web posizionamendua bilatzaileetan

Loturak zure enpresa bilatzaileetan hobeto ikusarazteko aukera eskaintzen dizu. Helburu nagusia zure webgunera trafiko kualifikatua erakartzea da. Esku-eskura ipiniko dizkizugu gure SEOauditoretza-zerbitzuak, baita webgunea optimizatzeko erremintak ere; emaitzak nabarmen hobetuko dituzu.
 
  • Web orrien posizionamendurako auditoretza

Zure webgunearen diagnostikoa egiten dugu indexagarritasuna aintzat hartuta.Zer alderdi teknikok, edukik, optimizaziok edota estekak eragiten dion posizionamenduari hautematen dugu. Analisi horren emaitza webgunearen posizionamendu-txostenean jasoko dugu; bertan, analisiaren garaian gunearen egoera erakutsiko da, baita ikusgarritasuna eta errendimendua hobetzeko zer berrikuntza behar diren ere.

Zure webgunerako edukia idazten lagunduko dizugu.

 
  • Webgunearen optimizazioa

Badakigu webguneak ahalik eta gehien nola optimizatu; badakigu teknologia eta diseinua modu kreatiboan erabiltzen, zure webgunea bilatzaile guztietarako indexatzeko. Zure emaitzak axola zaizkigu; horregatik, trafiko kualifikatua zure webgunera bideratuko dugu.

Klik bidezko ordainketako publizitate kanpainak

Klik bidezko ordainketako kanpainak kudeatzen ditugu, bai bilatzaileetan bai Facebook-en. Klik bakoitzeko kostuari ahalik eta errentagarritasun handiena ateratzen diogu, emaitzarik onenak lortzeko, kanpainaren funtsezko helburua kontuan izanda.

Mezularitza marketineko kanpainak

gure komunikazio eta diseinu adituek zure promozio buletinak eta mezu elektronikoak sortuko dituzte, edo eraginkorrago bihurtuko dituzte badituzunak.

Sare sozialak

Zure enpresarako estrategia pertsonalizatua antolatuko dizugu, negoziorako interesgarri zaizkizun sare sozialetan.Aholkua ere emango dizugu, sare sozialetan jarduteko eta parte hartzeko kanpainarako.

Aholkularitza emango dizugu zure ekintza kanpainarako eta sare sozialetan parte har dezazun.

Zure behar pertsonalen eta profesionalen araberako ikastaroak eta mintegiak eskainiko dizkizugu.

Web analitika

Zure marketin ekintzen emaitzak segitzen eta neurtzen ditugu, zure helburuen arabera. Marketin ekintza ezberdinen bilakaera segitzeko erabiliko ditugun neurketa adierazleak zehazten ditugu. Informazio horrek laguntzen digu edukiak erabiltzaileen beharretara egokitzen eta web orria moldatzen, hobeto kokatzeko.

 
 
 

Webguneak nazioartekotzea

Esportatzeko edota nazioartekotzeko helburuarekin dabiltzan enpresei laguntzen diegu, xede-herrialdeetako bilatzaileetan posizionamendua hobetzeko.

  • Xede-herrialdeko erabiltzaileek zure produktuak eta zerbitzuak zer-nola bilatzen dituzten aztertzen dugu.
  • Zure webgunea aukeratutako herrialde(eta)rako optimizatzen dugu.
  • Zure esteka-estrategia eraikitzen dugu.
  • Zure bilatzaileetako publizitate-kanpaina (PPC) sortzen dugu.
 
 
 
 
 
 

Azterketa kasuak

Sport casual, Mendiko erropa eta material teknikoa -ren denda birtuala

Micropyme

Mendiko arropa, Sport casual, Material teknikoa
Hasierako egoera

Ibai Mendi Kirolak, optimizatu gabeko orria egina zeukan eta horregaitik ez zuen posiziorik. Bere diseinoa saltzen duen produktuekin ez zegoen bat egin da: gama altuko mendiko produktuak. Guzti honek online salmentan kalte egiten zuen, eskaerarik ia ez zegoelako.

Irtenbidea

Web gunearen diseinu guztia aldatu genuen. Diseinu berria bere irudi korporatiboarekin bat dijoa. Katalogoaren estrukturaerabiltzaileak begirada batean produktua aurkitzeko eta erosketa era errazean egiteko garatuta dago. Estruktura honek orriaren posizionamenduan laguntzen du.

Proiektua ikusi