Sariak

Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna

Proiektuetan eta web aplikazioetan irisgarritasun araudia aplikatzen lehenengoetarikoa izan da Lotura. Irisgarritasun eta erabilgarritasun estandarrak betetzen dituzten ikusizko diseinuak eskaintzea dugu helburu, diseinu zaindu baten freskotasuna, berrikuntza eta artea galdu gabe. Irisgarritasuna eta kalitatezko web diseinua bateragarriak dira.

 

Horrexegatik, diseinu irisgarria eta erabilgarria proposatzen dugu proiektuaren hasieratik amaierara arte, betiere, bezeroarekin adostuta.

Gunea programatzen hasi aurretik, proposatutako diseinuak honako ezaugarri hauek betetzen dituen egiaztatzen dugu:

  • Irisgarritasun estandarrak.
  • Nabigatzeko erabilgarritasuna.
  • Bezeroari egokitutako komunikazio grafikoa.
  • Nabigatzaileei eta gailu mugikorrei egokitzea.
 
 

Mugikorrerako web garapena

Edozer gailu mugikorri egokitutako web proiektuak garatzen ditugu, eta Android mugikorretarako eta iPhone-tarako aplikazioak garatzeko lan egiten dugu konponbide zehatza behar duten proiektuetan.

Interneten oraina mugikorra da; pentsaezina da web orriak garatzea ordenagailuetarako bakarrik. Gailu mugikor, PDA, smart phone eta tablet kopurua azkar handitzen ari da. Loturan edozer gailutan erabiltzeko moduko web orriak garatzen ditugu.

 

 
 
 

Azterketa kasuak

GureMintza: adimen urritasunak dituztenentzako gizarte sare erabilerraza

ETE (Pyme)

GureMintza: adimen urritasunak dituztenentzako gizarte sare erabilerraza
Hasierako egoera

EHU ko Informatika Fakultatea, adimen urritasuna duten pertsonek, sare sozialei erabilera aztertzeko proiektu baten bila zebiltzan. Gureak Taldeko berrikunta eta bazkide-teknologikoa den, Gitek arloarekin harremanetan jarri ziren. Berain langileen gizarte&lana integraziora begira, prozesu produktiboetan, prestakuntzetan eta komunikazioetan teknologi berriak erabiltzen dituzte. Bien artean, merkatuan adimen urritasuna duten pertsonentzat, sare sozial irisgarririk ez zegoela ikusi eta neurrira egindako sare sozial baten sorkuntza beharrezkoa zela erabaki zuten. Lotura, plataformaren garapen teknologikorako aukeratua izan zen.

Sare sozial honekin, Gureak Taldeko, Industri arloko, 2000 adimen urritasuna duten pertsonen formakuntza digitalean, sozializazioan eta autonomian lagunduko genuke.

Irtenbidea

Lehen fase honetan, Guremintza, Gureak Taldeko barneko sare soziala bezela ezarri da eta Industri arloko, 2000 pertsonek erabiltzen dute.

Proiektua faseka egina dago, honela erabiltzaile talde batek,  aurkezten ziren nabigazio eta funtzionalitateak frogatzen zituztela. Sare soziala, erabiltzaileen beharrak eta irisgarritasun arauak kontutan hartuta garatu da.

Erabiltzaileek funtzionalitate hauek dituzte:

  • Perfil sorkuntza: afizioak, argazkiak eta bideoak.
  • Talde bateri edo erabiltzaile bateri, muroan mezuak idatzi.
  • Berriak: lagunen eta taldeen azken eguneraketak.
  • Talde tematikoak: taldeak sortu eta taldeetara gehitu.
  • Lagunak bilatu: lagunak gehitu.
  • Argazkiak eta bideoak partekatu.
  • Chat.
  • Bideoa-chat.

Guremintzak, plataforma kudeatzeko barneko administradore bat dauka

Proiektua ikusi

Gipuzkoako museoan web orrialde berria

Administrazio publikoa

Gipuzkoako Museoa web orriaren argazkia
Hasierako egoera

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiak, museoen ekipamenduak eta beharrak ezagutzeko Gipuzkoako museoen mapa egin zuen. 67 mota osodesberdinetako taldeak aurkitu ziren eta edozein ekintza egiteko, beraien artean ez zuten harremanik. Gainera herritarrek ez zituzten bisitatzen.Arazoa konpontzeko, Gipuzkoako herritarrak museoetara hurbiltzeko eskaintza zabaldu nahi zuten, honela hauek beraien bisitak planifikatzeko aukerarekin eta museo bakoitzak bere eremu mugatua edukiko du.

Irtenbidea

Orri horretan Gipuzkoako museo guztien eskaintza jaso dute eta, gainera, erabiltzaileek hainbat gauza egin ditzakete: bilaketak haien premien arabera pertsonalizatu, jardueren agenda kontsultatu, iruzkinak egin, albisteak ikusi eta bisitak antolatu, besteak beste. Halaber, museoetako arduradunek eremu pribatu bat daukate, zentroak koordinatzeko eta berriak, dokumentazioa eta jakintza partekatzeko, museoetako jarduera hobetze aldera.

Orri horretan museoek dagokien edukia eguneratu dezakete eta, museoentzat, sareko profesionalentzat eta erabiltzaileentzat egina dago, eta helburu hauek dauzka: museoen alorreko sare espezializatu bat eratzea, sektoreko profesionalek osatua, edukiak profesionalek berek sor ditzaten; sektoreko profesionalen arteko elkarrekintza espazio bat sortzea; interes komunei erantzutea, hainbat zerbitzuren bitartez; eta museoen arteko elkarlana bultzatzea, lankidetza proiektuak egin ditzaten.

Proiektua ikusi

Azterketa kasu gehiago