Sariak

Internet aholkularitza

Enpresei eta administrazioei laguntza ematen diegu proiektuak Interneten abian jartzeko estrategia hobeto definitzeko eta ezartzeko. Horretarako, gure eskarmentuan eta berritzeko gaitasunean oinarritutako ideiak ematen dizkiegu.

 

Lotura osatzen dugunok sinesten dugu garrantzitsua dela enpresei eta erakunde publikoei Interneteko estrategiari buruzko aholkuak ematea. Interneten egoteko hamaika modu daude, eta enpresa guztiek ez dute modu berean egon behar. Webak asko aldatu du azken urteotan, eta aukera handiak ireki dizkigu maila guztietan: langileekiko eta bezeroekiko harremana, negozio bilaketa eta baliabideen eta kudeaketaren optimizazioa. Erakunde bakoitzak heldutasun maila bat du teknologiaren egokitzapenari dagokionez. Hori dela eta, helburu batzuk jarri behar ditu, proiektua egokitu behar du eta helburuok bete behar ditu.

Gure eskarmentuari esker, jakin badakigu web garapenak batera joan behar duela negozio estrategiarekin, eta hori kudeatu eta zainduko duten pertsonak izan behar dituela.

Web aplikazio baten garapenak huts egingo du baldin eta prestatu gabeko erakunde batean egiten bada. Hori dela eta, arloetako arduradunekin lankidetza estuan aritzea gustatzen zaigu; izan ere, horri esker, beharrak aintzat hartzen ditugu eta erabiltzailearen ikuspuntua ezagutzen dugu, erakundearentzako proiektu arrakastatsuak garatze aldera.

 
 
 

Aholkularitza teknologikoa

Web aplikazioak PHPn programatutako software librearekin garatzen ditugu, MySql datu-basearekin. Horri esker, alojamendu kostuak merkeagoak dira; izan ere, ez da software lizentziarik ordaindu behar.

 
 
 
 
 
 

Azterketa kasuak

GureMintza: adimen urritasunak dituztenentzako gizarte sare erabilerraza

ETE (Pyme)

GureMintza: adimen urritasunak dituztenentzako gizarte sare erabilerraza
Hasierako egoera

EHU ko Informatika Fakultatea, adimen urritasuna duten pertsonek, sare sozialei erabilera aztertzeko proiektu baten bila zebiltzan. Gureak Taldeko berrikunta eta bazkide-teknologikoa den, Gitek arloarekin harremanetan jarri ziren. Berain langileen gizarte&lana integraziora begira, prozesu produktiboetan, prestakuntzetan eta komunikazioetan teknologi berriak erabiltzen dituzte. Bien artean, merkatuan adimen urritasuna duten pertsonentzat, sare sozial irisgarririk ez zegoela ikusi eta neurrira egindako sare sozial baten sorkuntza beharrezkoa zela erabaki zuten. Lotura, plataformaren garapen teknologikorako aukeratua izan zen.

Sare sozial honekin, Gureak Taldeko, Industri arloko, 2000 adimen urritasuna duten pertsonen formakuntza digitalean, sozializazioan eta autonomian lagunduko genuke.

Irtenbidea

Lehen fase honetan, Guremintza, Gureak Taldeko barneko sare soziala bezela ezarri da eta Industri arloko, 2000 pertsonek erabiltzen dute.

Proiektua faseka egina dago, honela erabiltzaile talde batek,  aurkezten ziren nabigazio eta funtzionalitateak frogatzen zituztela. Sare soziala, erabiltzaileen beharrak eta irisgarritasun arauak kontutan hartuta garatu da.

Erabiltzaileek funtzionalitate hauek dituzte:

  • Perfil sorkuntza: afizioak, argazkiak eta bideoak.
  • Talde bateri edo erabiltzaile bateri, muroan mezuak idatzi.
  • Berriak: lagunen eta taldeen azken eguneraketak.
  • Talde tematikoak: taldeak sortu eta taldeetara gehitu.
  • Lagunak bilatu: lagunak gehitu.
  • Argazkiak eta bideoak partekatu.
  • Chat.
  • Bideoa-chat.

Guremintzak, plataforma kudeatzeko barneko administradore bat dauka

Proiektua ikusi

Eventosjuridicos.com

ETE (Pyme)

Eventos juridicos
Hasierako egoera

Eventosjurídicos 2011. urtean sortu zen, Espainian zuzenbidearen eta harekin zerikusia duten gaien arloanegiten ziren ekitaldi guztiak biltzeko espazio moduan. Ekitaldien egutegia eskaintzen zen webgunean, geolokalizatuta,ekitaldi-bilatzaile batekin, iragandako ekitaldien bildumarekin eta blog batekin batera. Espainiako ekitaldiak ez ezik, Latinoamerikako hainbat herrialdetakoak ere hasi ziren azaltzen Eventosjuridicos.es webgunean.

Plataformaren arrakasta ikusita eta erabiltzaileek hala eskatuta, sustatzaileek analisi bat egin eta webgune berri bat diseinatu zuten, egiten ziren ekitaldi guztiak bildu ez ezik, balio erantsiko zerbitzuak eskaini ere egingo zituena. Era berean, webgune horrek ekitaldiak argitaratzeko, iradokitzeko eta alerten harpidetza egiteko aukera ere ematen zien erabiltzaileei. Ekitaldien antolatzaileek erabat kudeatu ahal izango zituzten beren ekitaldiak, bai izen-ematea bera, bai dokumentuen kudeaketa (bideoa, testua, audioa…), bai interneten hedatzea.Horrez gain, ekitaldi juridikoak nabarmentzeko nahiz horiek antolatzeko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen duen publizitate-gunea ere izango da.

Irtenbidea

Lehen fasean, erabiltzaileak erregistroa eginda abiarazten da proiektua. Horretarako Facebook, Twitter nahiz G+-ekokontua erabil daiteke, edota webguneko bereko erregistroa ere bai. Alerta pertsonalizatuak jaso, iradokizunak bidali zein ekitaldiak argitaratzeko aukera ematen du Eventosjuridicos.com atariak. Horrez gain, ekitaldi sonatuenen inguruko informazioa eta haien laburpena eskaintzen duen bloga ere badute Eventosjuridicos.com-en kudeatzaileek.

Iragandako ekitaldiak artxibatu egiten dira biltegian; sortzen den informazio guztia bildueta argitaratu daiteke hor: bideoak, argazkiak, aurkezpenak…

Diseinu berria egin da bertsio berri honetarako, irisgarritasunaren inguruko jarraibideak eta diseinu harbera aintzat hartuta; hori dela-eta, bereizmen eta gailu mugikor guztietara (iPad, iPhone, smartphone…) egokitzen da interfazea.

Beste herrialdeetatik argitaratzen ziren ekitaldiei irtenbidea emateko sortu da eta jarri da online Eventosjuridicos.com; ekitaldien mapamundia ageri da bertan, eta erabiltzaileak berak aukeratuko du nahi duen herrialdea.Gaur egun Espainian, Mexikon, Bolivian, Kolonbian, AEBn, Perun, Uruguain eta Venezuelan dago Eventosjuridicos.

Estaldura handia dauka Eventosjuridicos.com -ek sare sozialetan: Twitterren, Facebooken eta Linkedinen dago. Sektoreko erreferente bilakatu da.

Ekitaldien antolatzaileek erabat kudeatu ahal izango dituzte aurki ekitaldiak, bai izen-ematea bera, bai dokumentuen kudeaketa (bideoa, testua, audioa…), baiInterneten hedatzea. Eta ekitaldietara bertaratzen direnentzat ere agenda pertsonalizatu bat izango da dokumentuak, presente izan den ekitaldiak, gogokoak, eta abar gordetzeko.

Izan ere, zuzenbidearen arloko profesional orok jarraitu behar lioke ekitaldi-agenda horri bere arloan egiten diren ekitaldien azken orduarekin eguneratuta egoteko.

Proiektua ikusi

Izaro.com: on line denda eta eduki digitalak

Micropyme

Izaro web horriaren hasierako imagina
Hasierako egoera

IZARO MANUFACTURING TECHNOLOGY argitalpen taldea 1974an sortu genuen eta argitalpen teknikoetan espezializatuta gaude. Idatzizko hiru argitalpen dauzkagu: IMHE (metalekin fabrikatzeko teknologiei buruzko informazioa), PLAST´21 (plastikoekin ekoizteko prozesuei buruzko informazioa) eta QUALITAS HODIE (gestioa hobetzeko tresna, eredu eta esperientziei buruzko informazioa). Izarok, edukinak e-mailez bidaltzen dituzten zentro teknologiko eta unibertsitateen laguntza dauka. Enpresek ere bere produktuei buruzko informazioa bidaltzen dute. Izarok, beraien bezeroei ikus-entzunezko eta informeak eskaintzeko online plataforma martxan jarri nahi zuen.

Izaro Manufacturing Technology beraien enpresa off line arlotik on line arlora eramateko aholkularitza behar zuen. Bertan zein aukerak zituzten ezagutu behar ziren, bezeroentzat eskaintza eta argitalpena errazteko edukinen kudeaketa hobetu.

Irtenbidea

Kolaboratzaileak eremu mugatutikan bai off line edo on line argitaratu nahi dituzten artikuluak eta erreportaiak bidaltzen dituzte. Izaro-k daukan administradoreak kolaboratzaile guztiak leku batetik kontrolatzen ditu.

Izaro.com, web gune osatu bat da, non erabiltzaileak guzti hau beraien esku daukate:

  • Denda birtuala honetan, edukinen, edizio digitalen izen emate, aldizkari inprimatua, liburu digitatalak, informeak, e.a. erosi ditzakete
  • Web gunean izena emateak, edukina era ezberdinetan argitaratzeko ematen dizula, abantaia du:
    • Zuren enpresaren ekintzak agendan.
    • Eskaintza eta eskaeren iragarki tabloia.
    • Erabiltzailearen interesen arabera azalaren pertsonalizazioa.
    • Buletin pertsonalizatuak.
    • Webinars asistentzia.
    • Herramintak: glosario teknikoak ingelesez eta erderaz, kalkulagailuak, ...

Proiektua ikusi

Azterketa kasu gehiago