Sariak

Bezeroak

azken bidaia web

El último paso - The last passage - le dernier passage

Moztu Filmak ikus-entzunezkoak sortzen dituen produkzio etxe eta zerbitzu enpresa bat da, zuzendaritzan, produkzioan, errealizazioan eta postprodukzioan esperientzia duten profesionalek osatua. Ikus-entzunezko produktuen sorkuntzan espezializatua dago. Lan motzak (spotak, bideoklipak, film laburrak, bideo korporatibo eta dibulgaziozkoak...) zein luzeak (dokumentalak, telesailak, film luzeak...) egiten dituzte. Enpresan lan nabarmenenak dira "Cuidadores" eta "Amaren ideia" dokumentalak, publizitate iragarkiak, film laburrak eta musika bideoklipak.

Proiektuak

Dokumental webgunea "Azken bidaia"

Micropyme

azken bidaia web

Comet proiektuaren iturburua "The last passage" dokumentala da. Dokumentala egiterakoan, Moztuk mundu osoko artxibo militarrak eta Comet linean parte hartu zuten familien dokumentazio pribatua aztertu eta informazio eta agiri ugari bildu ditu.

Comet proiektuaren helburua da aurkitutako dokumentazio guztia bateratzea, sailkatzea eta ikertzaile eta interesatuen eskura jartzea; baita ikertzaile eta interesatu horiek parte hartzera eta daukaten informazioa ematera animatzea ere. Horregatik, abentura horren partaide egin nahi zaituztegu, denon artean memoria historikoa babestu dezagun. Proiektuaren asmoa da oroitzapenek bizirik irautea eta Comet linearen gainean informazioa duen edonork pertsonei eta lekuei buruzko datuak ematea, argazki, dokumentu edo bideoen bitartez.

Helburu hori lortzeko, Web orria funtsezko hiru multzotan banatua dago: dokumentala, dokumentazio zentroa eta bidea.

Dokumentala. Edukien kudeatzaile bat dauka eta, horren bitartez, atalak eta edukia eguneratu daitezke eta bideoak, testuak eta argazkiak sar daitezke. Moztuk atal hori baliatzen du kazetariei eta dokumentalaren jarraitzaileei informazioa emateko: bereizmen handiko irudiak, argitaragabeko bideoak eta askotariko argazkiak.

Dokumentazio zentroa. Gaian gehiago sakondu nahi duten ikertzaile eta erabiltzaileentzako atal pribatu bat dago; atal horretan materiala utzi eta Moztuk bildutakoa berrikusi daiteke. Alta formulario baten bitartez egiten da eta atal pribatuan foroak, dokumentazioa igotzeko eta mezuak bidaltzeko aukera eta argazki artxibo bat daude.

Bidea. Erabiltzaileek bidea mapa baten bitartez egin dezakete. Web orrian argitaratutako eduki guztia geolokalizatuta dagoenez, erabiltzaileek bidea modu birtualean egin dezakete, bideo, testu eta argazkiez lagundurik. Gainera, bidea GPSan ikusteko deskargatu dezakete, gero benetan egiteko. Atal horretan, gainera, erregistratu ondoren, bidea egin dutenek edo parte batzuk bisitatu dituztenek argazkiak igo eta azalpenak egin ditzakete. Helburua da Comet linea bide historiko bihurtzea eta jendeak argazkiak, azalpenak, hotelen eta jatetxeen gaineko informazioa eta abar jartzea, eta, baita ere, bidea egin nahi duten guztientzako informazio baliagarria ematea.

http://www.thelastpassage.net/documental/index.php?id=es

´╗┐